Agur estropezuei eta irristadei. Maila berean erortzea saihesteko prebentzio-neurriak

Segurtasun-ikasgaiak
Agur estropezuei eta irristadei. Maila berean erortzea saihesteko prebentzio-neurriak

Maila bereko erorketa ohikoenak talka eta/edo irristaden ondorioz gertatzen dira. Zoru irristakorrek, lurzoruan irregulartasunak izateak, bideko oztopoek, alfonbra hondatu edo deformatuek eta oinetako desegokien erabilerak eragin ohi dituzte. Edozein enpresatan izaten den istripurik ohikoenetako bat da.

Maila bereko erorketa ohikoenak talka eta/edo irristaden ondorioz gertatzen dira. Zoru irristakorrek, lurzoruan irregulartasunak izateak, bideko oztopoek, alfonbra hondatu edo deformatuek eta oinetako desegokien erabilerak eragin ohi dituzte. Edozein enpresatan izaten den istripurik ohikoenetako bat da.

Erorketa gehienak arinak izaten dira, baina larriak eta hilgarriak ere izan daitezke. Horregatik, prebenitzen saiatu behar da, eragin ditzaketen arriskuak saihestuz. Kontrolatu beharreko arrisku ohikoenak honako hauek dira:

  • Zoru higatuak, zatikatuak, irregulartasunak dituztenak, hala nola baldosa solteak edo altxatuak, juntura gaizki bukatuak, desnibelak, kutxeta hautsien edo gaizki itxien tapak, hustubideak egoera txarrean…
  • Kableatu soltea.
  • Korridoreetako oztopoak, objektuak edo kaxak nahastea eta pilatzea, batez ere igarobide handiko edo langile-dentsitate handiko eremuetan.
  • Oinetako desegokiak.98
  • Zoru bustiak edo irristakorrak, garbiketa-lanengatik, isuriengatik, ihesengatik, olioen gisako substantzien isurketengatik,…
  • Euria egiten duen egunetan, lantokietako kanpoko joan-etorriak edo sarrera-irteerak.
  • Argiztapen

Erorketek edo kolpeek eragindako istripu bat arrazoi bakar baten ondorioa izan daiteke, baina, askotan, guztiak aldi berean gertatzen diren hainbat faktorek eta inguruabarrek esku hartzen dute. Pertsona bat irrist eginda erori ondoren, zenbait faktore egon daitezke atzean: isuriren bat gertatu izana, inork garbitu ez izana eta isurketa horrek lurzorua irristakor uztea. Horrekin batera, pertsona horrek oinetako egokirik ez eramatea edo presaka ibiltzea. Inguruabar horietako batzuek bat egiten dute eta horrek eragiten du askotan istripua.

Horregatik, ezinbestekoa da beti prebentzio-neurri batzuei eustea, inguruabar eta faktore horiek guztiak gerta ez daitezen,  horrela ezingo baitira inoiz elkartu eta istripua eragin.

Nola saihestu maila berean erortzea?

Prebentzio-neurri erraz hauek mantenduz:

  • Esleitutako lantokia garbi eta txukun edukitzea. Kaxarik, fardelik edo objekturik gabe, lanerako eta igarotzeko eremuak oztopatuz.
  • Ez utzi armairurik, tiraderarik, artxibategirik edo bestelako altzaririk irekita edo gaizki itxita.
  • Kableak bildu, ezkutatu eta finkatzea, lurzoruaren mailan egon ez daitezen.
    Korrika ez egitea, hil edo biziko larrialdietan izan ezik.
    Zoruan akatsen bat edo irregulartasunen bat ikusiz gero, enpresari jakinaraztea.
  • Oinetako egokiak Oinetako irristagaitzak erabiltzea gomendatzen da.
    Isuriak, isurketak, koipe- eta olio-orbanak eta mota guztietako hondakinak
    azkar garbitu.
  • Ez eduki zoru bustirik, irristakorrik edo irristadak eragin ditzaketen hondar eta substantziarik. Zoruak bustita badaude, behar bezala seinaleztatu.
  • Erortzeko arriskua dagoen eremuak ondo seinaleztatuta egon beharko dira.
  • Egun euritsuetan, kontuz ibili sarbideetan edo kanpoko bideetatik egindako joan-etorrietan.
  • Lan- eta pasabide-eremuak behar bezala argiztatzea.
  • Arreta mantentzea eta istripuak eragin ditzaketen distrakzioak saihestea.

Nahiz eta antzinako lelo batek dioen gizakiak garela harri berarekin bi aldiz estropezu egiten dugun animalia bakarrak, ziur gaude prebentzio-neurri hauek mantenduz askoz ere zailagoa izango dela gure lantokian harriarekin estropezu egitea. Izan ere, edo bidetik kendu dute edo ondo seinaleztatuta egongo da! 😉

 

Buletinera harpidetu