Gure auto ikaskuntzaren ebaluazio batek ohitura seguruak hartzera nola lagundu gaitzake

Bizitza seguruak
Gure auto ikaskuntzaren ebaluazio batek ohitura seguruak hartzera nola lagundu gaitzake

Esperientziari eta bizipenei esker kontu handiz jarduten dugu eta ohitura seguruagoak hartzen laguntzen digute.Urteen poderioz eta, batez ere, bizi izandako bizitzari esker, adiago eta kontu handiagoz ibiltzen gara, aurretik erreparatzen ez genien gauzekin edo ikusi ere egin ez genituenekin.

Esperientziari eta bizipenei esker kontu handiz jarduten dugu eta ohitura seguruagoak hartzen laguntzen digute.Urteen poderioz eta, batez ere, bizi izandako bizitzari esker, adiago eta kontu handiagoz ibiltzen gara, aurretik erreparatzen ez genien gauzekin edo ikusi ere egin ez genituenekin. Batzuetan, aita edo ama izatea bezalako egoerek, esaterako, arriskuaz jabetzera eramaten gaituzte (urrutitik ikusten dugu!), baina aldi berean kontu handiagoz ibiltzera eta seguruagoak izatera irakasten digu.

Adibidez, etxean ume txikiak ditugunean eta ibiltzen hasten direnean, ausartagoak eta abenturazaleagoak izateko joera hartzen dute, mundua eta inguruan duten guztia ezagutzeko eta esploratzeko duten premiarengatik, esaterako, usainak, objektuak, itxurak, zaporeak, ehundurak,… Hortxe hasten dira irristatzen, erotzen –bere “koskorrekin”-, etab. Eta orduan une horretan gurasook dauden arriskuak azaldu behar dizkiegu –eta baita ondorioak ere, jakina-: “Azkar ateratzen bazara korrika, eror zaitezke”, “behatza entxufean sartzen baduzu elektrokutatu zaitezke”, “pieza txiki hori ahoan sartzen baduzu ito zaitezke”, “aulkian igotzen bazara eror zaitezke”, eta hauek bezalakoak, hamaika adibide.

Ondoren, gurasoek jardun beharreko unea iristen da: arriskuak adieraztea –horiek beraiek saihesten ikasten dutenak izan daitezen-, beraien euskarria izatea, arriskuak gutxitzea, euren buruengan konfiantza ematea esploratzeko aukera emanez eta istripuak saihestea. Hori guztia segurtasun dosi on batekin.

Tandem ezin hobea: norberaren buruarenganako segurtasuna eta konfiantza

Adierazten ari garen segurtasuna norberaren buruarenganako konfiantzarekin eta segurtasunarekin estu lotuta dago. Pertsona seguruak izateak ateak ireki ditzake, lan bat lortzetik proiektu bati ekin egitera arte, huts egiteari beldurrik izan gabe. Baita une zailetan ere, segurtasunak altxatzen lagunduko gaitu. Horixe bera da eta bizitza horretan datza; ekin egitea, huts egitea, altxatzea eta irabaztea. Ez al duzu uste?

Ia konturatu gabe, esperientzia, babesaren premia eta esparru ugaritan ikasitako guztiak (gurasoak izatearena horietako bat bakarrik da) seguruagoak izatera eta gure egunerokotasunean errutina seguruak hartzera lagundu digute. Nor ez da etxera itzuli atera itxi duena ala ez, sua itzali duen edo plantxa entxufetik atera duen ala ez egiaztatzera? Izan ere, kontu handiz ibili behar gara, etxean ez ezik, kalean ere. Erreparatzen baduzu, urte hauetan zehar, errutina seguru ugari hartu dituzu, eta horien eboluzioari nota jarriko bazenio, horiek aise gaindituta egon beharko lirateke. Horixe da helduago bilakatzea eta aurrera egitea. Horixe bera gertatzen da zure jardunaldian, zaintza hauetan aurrera egin behar da. Ez gara “nerabezaro bihurri” batera itzuli behar eta ez dugu ezer segurutzat hartu behar.

Errutina seguru naturalak

Gurasoak beti alerta egoteak zenbait errutina seguru barneratuta izatera eramaten gaitu, adibidez, errepidea gurutzatzea beti semaforoa berde dagoenean, eskailerak jaisterakoan kontu handiz egitea –inoiz binaka!-, espaloitik behar bezala zapaltzea -ondo ez dauden lauzak saihestuz-, kontu handiz zapaltzea eta euria egiten duenean oinetako egokiak erabiltzea ez erortzeko. Laburbilduz, horixe bera da, errutina seguruak modu naturalean sortzea, bortxatu gabe. Eta batez ere, aurrera pausu horiek indartzea.

 

 

Buletinera harpidetu