Kosmetika eta segurtasuna geure etxean. Edertasuna ere segurua da, nola egin baldin badakizu

Bizitza seguruak
Kosmetika eta segurtasuna geure etxean. Edertasuna ere segurua da, nola egin baldin badakizu

Gure eguneroko zaintza estetikoen eta higienikoen barruan, egunero, hainbat produktu kosmetiko aplikatzen diogu geure buruari: aurpegian, gorputzean zein ilean. Baina, ba al dakigu krema bat aplikatzea bezain erraza den zerbait arriskutsua izan daitekeela? Zeintzuk dira arrisku horiek? Eta, batez ere, nola saihestu ditzakegu?

Gure eguneroko zaintza estetikoen eta higienikoen barruan, egunero, hainbat produktu kosmetiko aplikatzen diogu geure buruari: aurpegian, gorputzean zein ilean. Baina, ba al dakigu krema bat aplikatzea bezain erraza den zerbait arriskutsua izan daitekeela? Zeintzuk dira arrisku horiek? Eta, batez ere, nola saihestu ditzakegu?

Askok uste dute produktu kosmetikoek eragin ditzaketen arazoak horiek kalitateari eta osaerari dagozkiela. Erabiltzen dituztenentzat toxikoak edo seguruak diren ala ez.  Hala ere, jakin behar dugu arriskua ez dagokiela bakarrik osagaiei eta fabrikazio prozesuari, baizik eta produktuak oker erabiltzeak intoxikazioekin lotutako arazo larriak eragin ditzake.

Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) Kosmetozaintzako Espainiako Sistemaren bidez,  produktu kosmetikoekin lotuta, nahi ez ziren efektuak aztertzen, ebaluatzen eta horien jarraipen bat egiten du eta atzeman du hainbat intoxikazio eragin direla aipatutako produktuak oker erabiltzeagatik. Intoxikazio horiek, ordea, erraz saihestu litezke.

Horregatik, AEMPSek, hainbat produktu kosmetikoak erabiltzeko praktika on proposatu ditu. Bertan, ohiko erabilera eta praktika okerrak adierazten dira eta, horrez gain, arazoak saihesten lagunduko duen produktu kosmetikoak zuzen erabiltzeko dekalogo bat barne hartzen du.

Hona hemen ohiko erabilera okerrak: fabrikatzaileak hornitutako informazioari kasurik ez egitea,  etiketaren oharrak kontuan hartu gabe, produktua oker erabiltzea edo beste fabrikatzaileak proposatutakoa ez den beste xederako erabiltzea.  Eta baita produktuaren iraungitze data ez errespetatzea ere, edo ireki ondoren, dagokion iraupen aldia, askotan, konplikazioak eta ezustekoak ekar baititzake.

Horrez gain, ekidin behar diren hainbat okerreko praktika daude:

  • Produktuak oker kontserbatzea eta fabrikatzailearen jarraibideak kontuan hartu gabe egitea. Muturreko tenperaturekeguzkiko argiak, eta baita gaizki ixteak ere, produktuaren segurtasuna kaltetu dezakete.
  • Hainbat produktu kosmetiko nahastea eta bateratzea, azkarrago eta errazago aplikatzeko. Osagai batzuk beste batzuekin nahastuz gero, erreakzionatu dezakete eta identifikatu gabeko produktu bat sor dezakete, seguruak ez diren mailetara iritsita, eta ondorio kaltegarriak
  • Produktuen edukiontzia aldatzea. Horrekin, alde batetik, etiketa galduko da eta, horrenbestez, oharpenak eta erabileraren azalpenak. Eta, bestalde, produktua manipulatzeak kutsatze mikrobiologikoaren arriskuak areagotzen ditu.
  • Berrerabiltzeko ez diren euskarriak betetzea. Produktua manipulatuz gero, kutsatze arriskua areagotzen da eta, halaber, segurtasun bermeak eta eraginkortasuna galtzen dira.
  • Produktua disolbatzea arinago bihurtzeko edo iraupena luzatzeko. Horrekin, kutsatzeko arriskua dago eta baita kontserbazioa, eraginkortasuna, egonkortasuna eta segurtasuna izorratzeko ere.
  • Produktua esku zikinekin aplikatzea. Higienerik ezak produktua kutsatu dezake, eta ontzien kasuan, arriskua handiagoa da. Horrez gain, zabaldu daiteke eta bakteriak, birusak edo partikula kaltegarriak gorputzaren beste atalaren batera eraman ditzake.
  • Produktuak partekatzea, bereziki mukosekin edo gorputzaren fluidoekin kontaktuan dauden produktuak, besteak beste; ezpainetan eta begietan aplikatzen direnak. Horiek guztiek herpes edo konjuntibitis bezalako infekzioak eragin ditzakete.

Azkenik, AEMPSeko infografia honetan, ikus dezakegu zein gomendio jarraitu behar ditugu produktu kosmetikoak segurtasunez erabiltzeko. Horiek kontuan hartuz gero, aurretik aipatu ditugu arrisku guztiak saihestuko ditugu.

 

Buletinera harpidetu