Oporrak? Ondo elikatu ezkero hobeto pasako duzu. Udan dieta orekatua zaintzeko aholkuak

Bizitza seguruak
Oporrak? Ondo elikatu ezkero hobeto pasako duzu. Udan dieta orekatua zaintzeko aholkuak

Oporretan, uda garaiko beroa, ohiturak berriak, ordutegi aldatuak, hondartzako txosnak, etab. tarteko, gure elikaduraren garrantzia alboratu eta pixka bat axolagabekeriaz jateko joera izaten dugu. Horregatik gogorarazi nahi dizugu garrantzitsua dela ondo elikatzea, opor garaian egon izan arren eta aholku batzuk eman nahi dizkizugu oporraldi garai honetan elikadura osasuntsu bat izan dezazun.

Oporretan, uda garaiko beroa, ohiturak berriak, ordutegi aldatuak, hondartzako txosnak, etab. tarteko, gure elikaduraren garrantzia alboratu eta pixka bat axolagabekeriaz jateko joera izaten dugu. Horregatik gogorarazi nahi dizugu garrantzitsua dela ondo elikatzea, opor garaian egon izan arren eta aholku batzuk eman nahi dizkizugu oporraldi garai honetan elikadura osasuntsu bat izan dezazun.

Ohikoa da urte-sasoi honetan, beroaren eraginez, gure gosea pixka bat urritzea eta gorputzak janari gutxiago eskatzea, otordu arinagoak eta freskoagoak hautatuz, baina ezin dugu ahaztu gaizki elikatzen bagara gure osasuna kaltetu ahal dela.

Horregatik, garrantzitsua da behar adina hidratatuta eta elikatuta egoteko lagungarria zaigun dieta orekatu bat zaintzea. Mantenugai ugari dakartzaten elikagaiak kontsumitu behar ditugu. Pistoak, gazpatxoak, salmorejoak, zopa hotzek eta landare- edo pasta-entsaladek aukera egoki bat eratzen dute lehen plater modura.

Entsaladak jaten ditugunean, horietan proteinak edota lekaleak, oilaskoa, hegaluzea, arrautza, gazta, fruitu lehorrak, etab. bezalako bestelako mantenugai aberasgarriak erantsi ahal ditugu.

 

10 aholku oporretan elikadura osasuntsua zaintzeko

1 – Askotariko dieta orekatu bat zaindu, bitaminak, mineralak, karbohidratoak, proteinak eta gure gorputzak behar dituen bestelako mantenugaiak barne dituena.

2-Zereal integralak kontsumitu. Zerealak, pasta, lekaleak edo arroza erabili plater nagusietako oinarri modura. Zerealak gosaltzen eta/edo ogia jatean ere kontsumitu ahal dira. Horrela behar dugun energia lor dezakegu.

3- Ezin dugu deskuidatu halaber gantz-azido monoinsaturatuen kontsumoa; horiek aurkitzen ditugu adibidez oliba olioan, arrainean eta fruitu lehorretan.

4- Otordu arautuak egin, ordutegi batzuk mantenduz; oporrak ez diren garaiekiko bat etorri ez arren, erregularrak izango direnak.

5- Erosketa egiterakoan, apartamentu edo etxe batetik abiatuta, ez eramaten utzi, komeni ez zaizkigun eta gure jateko ohiturez kanpo dauden tentazioak erosiz. Zentzuz jokatu eta gutizia kaltegarrienak mugatu.

6- Etxetik kanpo jatera bagoaz, ez abusatu hoteleko buffeteko janariaz edo saihestu jatetxeko kartatik neurriz kanpo eskatzeko joera. Kapritxoren bat asetzea ez da kaltegarria izaten, baina oporretan egunero kanpoan jatekotan, kontua ez da besterik gabe gure gogoa asetzea, komeni zaiguna ere kontuan hartzea baizik.

7- Saihestu frijituak. Betiere saltsarik eta koiperik gabeko elikagaiak hautatu, plantxan, labean, lurrunetan, etab. prestatuak. Ez jan postre azukretsuak edo kaloria gehiegikoak. Horien ordez fruta edo jogurta komenigarriagoak dira. Aukeran izozki naturala edo frutazko sorbetea ditugu.

8- Erne elikadura intoxikazioekin. Beroak kutsatzeko arriskua areagotzen du, beraz, arretak muturreraino eraman behar dira. Kanpoan jaten badugu edo janaria erosten badugu gogoan izan behar dira elikagai horien higiene, kontserbazio eta manipulazio neurriak, berme egokiak eskaintzen ez dituzten lekuak baztertuz.

9- Zuntza kontsumitu. Ohikoa da oporretan gure traktu intestinala kaltetua gertatzea; horren ondorioz, fruta eta barazkiak kontsumitu behar dira, zeren ur eta zuntz ugari dutenez, digestio prozesua arinduko digute.

10- Ondo hidratatu. Beroak likido galera errazten du; horregatik sarriago edan behar izaten da. Ura, limonada, zukuak, hortxata, infusioak, etab. hartu. Saihestu edari azukretuen kontsumoa, hidratatzeko iturri bakar modura eta noski, alkohola noizbehinkako unetara mugatu.

 

Aholku hauekin, nola ez, segurtasuna eta uda mahaian elkarrekin gozatzera eseriko dira.

 

Buletinera harpidetu