Segurtasun seinaleztapena. Nolakoa da eta zer seinaleztatu behar da?

Bizitza seguruak
Segurtasun seinaleztapena. Nolakoa da eta zer seinaleztatu behar da?

Segurtasun seinaleztapenak arrisku edo peril bat existitzen denaz informatu edo ohartaraztea du helburu; hori saihesteko modua eta/edo irteeren eta babes elementuen kokapena eta/edo jokabide zehatz bat jarraitzeko obligazioa adierazten digu.

Segurtasun seinaleztapenak arrisku edo peril bat existitzen denaz informatu edo ohartaraztea du helburu; hori saihesteko modua eta/edo irteeren eta babes elementuen kokapena eta/edo jokabide zehatz bat jarraitzeko obligazioa adierazten digu.

Arriskuez ohartarazi, arauak finkatu eta gogorarazi eta oro har, portaera seguruak sustatzeko erabiltzen den prebentzio izaerako neurri bat da. Seinaleztapen egoki bat eraginkorra izaten da segurtasun teknika bezala, baina ez du arriskua ezabatzen. Horregatik, segurtasun sistema bat erabiltzeak ez du salbuesten, inolako kasutan, unean-uneko prebentzio neurri teknikoak nahiz eratzaileak hartu behar izatetik.

Beraz, seinaleztapena jadanik finkatutako segurtasun neurri eta xedapenen gehigarri bezala erabili behar da eta ez da zaio erabilera indiskriminatu bat eman behar, bere eraginkortasuna neutralizatzera edo ezabatzera iritsi litekeelako.

Orduan nolakoa izango da segurtasun seinaleztapen egoki bat?

Seinaleztapenak, eraginkorra izateko eta bere helburua betetzeko, inplikatuen arreta erakarri behar du, gaizki-ulertzerik gabe jakinaraziko den mezua ulertze aldera behar adinako gardena izanik.

Behar adinako aurrerapenarekin kokatu beharko da arriskua edo perilezko egoera ezagutzera emateko eta maniobrarako denbora nahikoarekin dagozkion prebentzio neurriak eta praktika errealean adierazitakoa betetzea ahalbidetzeko.

Seinaleztapena bisuala, akustikoa, usaimenekoa eta ukimenekoa izan liteke, baina ohikoenak seinale bisualak eta akustikoak dira. Biak behin-behinekoak edota behin-betikoak izan litezke. Lau seinale mota daude:

  • Debekua: Balizko arriskuaren aurkako portaerak debekatzen dituzte.
  • Ohartarazpena: Uneko arrisku edo peril batez ohartarazten dute.
  • Obligazioa: Segurtasuna bermatzeko portaera zehatz bat derrigortzen dute.
  • Salbamendua edo sorospena: Sorospen irteerak edo lehen sorospeneko lekuak edo salbamendu xedapenak adierazten dituzte.

Segurtasun seinaleztapenaren prozeduran barne hartuko dira ondorengo alderdiak:

Seinaleen hautaketa. (485/1997 ED) legediaren arabera normalizatu beharko dira.

– Seinaleen kokapen, irudikapen edo entzumen egokia. Jomuga dituen langileen ikusmen eta entzumen gaitasunak kontuan hartuta.

– Seinaleztapenaren esanahiaren gaineko informazio edota prestakuntza programa pertsona langileentzat, seinaleztapen sistemaren ezagutza egokia izan dezaten premiazkoa bada. Arreta berezia jarriz egoera haietan zeinetan kanpoko pertsonalari arriskuak ohartaraztea edota bere sarbidea debekatzea komenigarria den.

– Seinaleen kontserbazio eta eraberritze sistema. Aldizka, garbitu, mantendu nahiz egiaztatzea derrigorrezkoa da. Baita konpontzea edo ordeztea ere, hala badagokio.

Larrialdi elikaduraren sistema. Energia-iturri baten beharra duten seinaleen kasuan, bere funtzionamendua bermatzen duen larrialdiko elikadura batekin kontatu beharko dute.

– Pertsona langileek seinaletan xedatua betetzen dutela ziurtatuko da, Laneko Prebentzio Ohartarazpenak prozedurak direla medio.

Seinaleztapen sistemaren eraginkortasuna egiaztatu dagokion auditoretza eginez.

Zer seinaleztatu behar da?

Seinaleztapena erabiliko da ondorengo zirkunstantzietako bat nabarmendu nahi denean:

  • Arriskuak, debekuak edo obligazioak.
  • Erorketa, talka edo kolpe arriskuko guneak. Pertsonen erortze, talka edo kolpe arrisku nabarmena eragiten duten desnibelak, oztopoak, hondeaketak, zangak barne dituzten eremuak.
  • Substantzia eta material arriskutsuak. Behar bezala seinaleztatuko dira, unean-uneko lege-etiketa eramanez.
  • Substantzia eta material arriskutsuak biltegiratzeko eremuak. Dagokion ohartarazpen seinalearekin edo dagokion etiketarekin identifikatu beharko dira.
  • Zirkulazioko irteerak eta bideak.
  • Suteen aurkako babes ekipoak. Bere koloretan gorria nagusituko da.
  • Salbamendu eta sorospen baliabideak eta ekipoak.
  • Larrialdi egoerak. Arrisku egoera baten agerpenaz eta modu zehatz batean jokatzeko edo arrisku-eremua husteko ondoriozko presaz jokatzeko beharraz ohartaraztea xede duen seinaleztapenaz ari gara. Argiztapen, soinu edota ahozko komunikazio seinaleen konbinaketa bat erabiliko da.
  • Maniobra arriskutsuak. Keinu-seinaleak edo ahozko jakinarazpenak direla medio.
  • Zeregin bereziak. Instalaziotako mantentze-lanak, garbiketa eta zerbitzutik kanpokoak zeinetan pertsonalari instalazioaren egoeraz ohartarazi behar zaion. Egoeraren arabera zerbitzutik kanpo dauden makina eta instalazioen gordailua, testu batez seinaleztatuko da horrela: Zerbitzutik Kanpoko Instalazioa-Pertsonala Lanean. Seinaleztapen hau ezin izango da erretiratu lanak amaitu diren arte.
  • Instalazio eta ekipo berezien seinaleztapena. Arrisku garrantzitsuetarako bidea eman lezaketen tokiko ekipo edo instalazio haiek seinaleztatu egin beharko dira.

 

Buletinera harpidetu