Giroa kargatuta dago! Elektrizitate estatikoaren arriskuak

Segurtasun-ikasgaiak
Giroa kargatuta dago! Elektrizitate estatikoaren arriskuak

Elektrizitate estatikoa materiaren egitura atomikoarekin lotuta dago eta, horrenbestez, edozein egoeratan eta lekutan eman daiteke. Horregatik, bere arriskuak ere edozein lanbide motan aurki daitezke. Lantokian hainbat arrisku eman daitezke karga elektrostatikoekin lotuta eta horiek, ondoren, deskarga moduan adierazi daitezke

Elektrizitate estatikoa materiaren egitura atomikoarekin lotuta dago eta, horrenbestez, edozein egoeratan eta lekutan eman daiteke. Horregatik, bere arriskuak ere edozein lanbide motan aurki daitezke.

Lantokian hainbat arrisku eman daitezke karga elektrostatikoekin lotuta eta horiek, ondoren, deskarga moduan adierazi daitezke. LSHINeko Riesgos debidos a la electricidad estática izenburudun hedapen-testuak lan arrisku nagusiak biltzen ditu.

Elektrizitate estatikoak elkarri eragin dioten bi materialen arteko elektroien transferentzia bidezko kargen banaketan desoreka adierazten du, eta ondorioz, eremu elektriko bat, aipatutako kargak inguratzen dituen espazio gorabehera bat, eta baita horien arteko potentzia aldea ere sortzen da.

Bi gorputz eroale, material isolatzaile batek edo aireak banatuta, bata karga positiboarekin eta bestea karga berarekin, baina negatiboa, kargatuta gera daitezke. Bi gorputzen artean eroale bilakatzen den bide bat ezartzen denean, bietan gordetako energia askatzen da, txinparta edo deskarga disruptiboa eraginez, eta hura arriskutsua izan daiteke.

Deskarga edo txinparta horiek egoera arriskutsuak eragin ditzaketelako, bereziki, substantzia sukoiak edo erregaiak manipulatzen direnean, bai egoera likidoan, solidoan (hautsa) edo bai gaseosoan. Txinparta + atmosfera leherkorra arteko konbinazioak ondorio larriak izan ditzake, egoera fisiko egokietan, eztanda egin dezaketelako, kalte handiak sortuz.

Honako hauei arreta berezia eskainiko diegu:

  1. Material isolatzaileak edo isolatutakoak etengabe igurzten dituzten prozesuak.
  2. b) Likidoak edo hauts egoeran dauden materialak lurruntzen edo lainoztatzen eta biltegiratzen, garraiatzen edo leku batetik bestera mugitzen dituzten prozesuak, bereziki, substantzia sukoiak

Segurtasun esparruari dagokion kasu orotan bezala, honako honetan ere, prebentzioa arriskuak murrizteko funtsezkoa da. Izan ere, arrisku horietako asko eraginkortasunez kontrolatu daitezke, araudietan, Gida Teknikoetan eta baita horiek azaltzen eta garatzen dituzten dokumentazio teknikoetan bildutako neurriak aplikatzen badira.

Karga elektroestatiko horiek biltzea saihesteko hartu beharreko prebentzio neurri horien artean,honako hauek aurki ditzakegu:

–  Igurzketa prozesuak kendu edo murriztu.

–  Ahal den neurrian, lainoztatze, ihinztadura edo erorketa askea eragiten duten prozesuak saihestu.

Material antiestatikoak erabili (poleak, moketak edo alfonbrak, oinetakoak, etab.) edo bere eroankortasuna handitu (hezetasun erlatiboa handitzeagatik, gehigarriak erabiltzeagatik edo beste baliabide erabiltzeagatik).

–  Karga bereganatu dezaketen materialen lurrerako konexioak egin, eta horien artekoak, beharrezkoa denean, bereziki, material eroaleei edo isolatutako elementu metalikoei dagokienez.

–  Karga elektroestatikoak kentzeko gailu zehatzak erabili. Horrelakoetan, instalazioak ez luke langileak erradiazio arriskutsuen aurrean jarri beharko.

–  Karga elektroestatikorik ez pilatzea bermatzen duen prozesu zehatz baterako beste edozein neurri aplikatu.

Buletinera harpidetu