Gune konfinatu batean mantenu zereginak bete behar badituzu lehenik eta behin bere arriskuak ezagutu behar dituzu

Segurtasun-ikasgaiak
Gune konfinatu batean mantenu zereginak bete behar badituzu lehenik eta behin bere arriskuak ezagutu behar dituzu

Gune konfinatua izendatzen da aireztapen natural urriko sarrera eta irteera dituen irekidura mugatuko esparru oro, zeinetan kutsatzaile toxiko eta suharberak meta litezkeen, atmosfera oxigenoaren gabezia jasanez, eta langileen okupazio iraunkor baterako desegokia izanik.

Gune konfinatua izendatzen da aireztapen natural urriko sarrera eta irteera dituen irekidura mugatuko esparru oro, zeinetan kutsatzaile toxiko eta suharberak meta litezkeen, atmosfera oxigenoaren gabezia jasanez, eta langileen okupazio iraunkor baterako desegokia izanik.

Eremu konfinatu hauetara sartzeko arrazoi nagusiena prebentziokoak eta zuzentzaileak diren mantenu zereginak betetzean datza. Zeregin hauen baitan sarritan garbitasuna, konponketa ezberdinak, ikuskapenak edo azterketak daude.

Ez da existitzen legedi berezirik eremu konfinatuen arloan, horregatik aplikatu behar da Lan Arriskuen Prebentzio Legea denaren lehen irizpide orokorra, alegia: Arriskuak ekiditearena. Ondorioz, lehenik eta behin, eremu konfinatuan sartzea ekidin behar da.

Horregatik, mantenu lanak ahal bada beti egin behar dira, hasiera batean, kanpotik. Baina hori ezinezkoa denean eta eremu konfinatura sartzea ezinbestekoa denean, laneko prozedura bat elaboratu behar da.

Gune konfinatuetako lan-prozedura banakakoa izan behar da eremu eta lan mota bakoitzean agertzen diren xehetasunengatik, ohiko lantegietakoekin alderatuz.

Lokal konfinatu batera sartu aurretik agerikoak diren arriskuak ekidin behar dira, eta hori ezin izaten denean, arriskuak ebaluatu behar dira. Arriskuen ezabaketa eta/edo ebaluaketa izango da eremu konfinatuetan lanari ekitekorakoan lehenengo etapa.

Eremu konfinatuetako mantenu operaziotan aurkeztu ahal diren arriskuak sailka ditzakegu bi multzotan:

  • Eremu konfinatuetako atmosfera arriskutsuetan eginiko esposizioaren arriskuak. Bereizi ahal dira: asfixia arriskua oxigeno gabeziagatik, sute edo eztanda arriskua edota intoxikazio arriskua kutsatzaileak arnasteagatik. Horietako bakoitzak arrazoi batzuk izango ditu zeinek ahalbidetzen duten identifikatzea arrisku hori jasateko aukera gehien duten tokiak.
  • Arriskuak agente mekaniko, fisiko eta biologikoengatik. Bereizi ahal direnak arriskuetan:
  • Lantegiaren ezaugarriengatik.
  • Harrapatze arriskua eremu konfinatuaren sarrerako gurpildun trafikoagatik.
  • Hezur-giharretako nahasteak jasateko arriskua, postura desegokiengatik edo neurriz kanpoko esfortzuengatik.
  • Lesio arriskua maila bereko edo bestelako erorketengatik.
  • Eremu konfinatuan ura sartzeagatik itotzearen asfixia arriskua.
  • Arriskua tentsio elementuen kontaktu elektrikoagatik, eremu konfinatuaren baitan betetzea dagozkien diren zereginekin zerikusirik ez dutenak.
  • Kolpeak objektuak erortzeagatik barnean lana garatzeko unean.
  • Bero-kolpea edo hipotermia giro bero edo hotzengatik, hurrenez hurren.
  • Arriskua animalien erasoagatik.
  • Agente biologikoen araberako arriskuak infekzio arriskutan transmititu ahal zaizkio langileari modu ezberdinetan: zauriak, erredurak, mukosak, ur edota elikagai kutsatuak irentsi izateagatik, karraskarien hozkada, etab.
  • Eginiko lanaren araberakoak. Aipagarriak dira oro har:
  • Soinua eta dardarak makinen eta erreminten erabileran.
  • Kolpeak, ebakiak edo ziztadak materialekin eta erremintekin.
  • Kolpeak eta gain-esfortzuak materialen erabileran eta garraioan.
  • Elektrokuzioak erreminta elektrikoen erabileran.

Arriskuak ekiditeak edo ebaluatzeak ahalbidetuko digu eremu konfinatuetan arriskuak ezabatu edo arintzeko oinarrizko prebentzio neurri batzuk finkatzea. Zeren, prebenitzeko, lehenik eta behin arriskuak identifikatu behar dira beti, horrela horien aurka ahalik eta segurtasun berme gorenenak hartu ahal izan daitezen.

Buletinera harpidetu