Lanak eta maniobrak goi tentsioko instalazioetan

Segurtasun-ikasgaiak
Lanak eta maniobrak goi tentsioko instalazioetan

Istripu elektrikoetako kausa nagusiak lan-antolaketatik eratorritako alderdiekin lotuta egoten dira eta horien eraginpean daudenen informazio eta prestakuntza eskasak areagotzen dituzte, askotan ez dituztelako ezagutzen aurre egin beharreko arriskuak, ezta horiek nola prebenitu ere.

Istripu elektrikoetako kausa nagusiak lan-antolaketatik eratorritako alderdiekin lotuta egoten dira eta horien eraginpean daudenen informazio eta prestakuntza eskasak areagotzen dituzte, askotan ez dituztelako ezagutzen aurre egin beharreko arriskuak, ezta horiek nola prebenitu ere.

Prebentzioari buruzko prestakuntza eta informazio gehiago eskaintzea, langileei beharrezko ezagutzak ematea eta baldintza eta ingurumen hobeetan egitea lagungarriak izango dira kalteak nabarmen murrizteko.

Profesional gaituak goi tentsioan burutzen den lan orotaz arduratu behar dira eta zereginaren arduradunak espresuki baimendu behar ditu. Azken horrek segurtasun ezarpenei eta eragiketei buruzko argibide guztiek emango ditu.

Goi tentsioko instalazio oro tentsiodun instalaziotzat joko da beti, detektagailu egokien bidez kontrakoa egiaztatu eta lurrera konektatu arte.

Lan talde bakoitzak burutu beharreko zereginerako beharrezko segurtasun materiala eduki beharko du, eta baita  larrialdietarako eta lehen sorospenetarako ekipoak ere, istripurik egonez gero. Segurtasun material osoa ikuskatu beharko da lan bakoitzaren aurretik, segurtasun arduradunak aldian-aldian egiten dituen ikuskapenak alde batera utzi gabe. Ez da oker dagoen elementurik erabili behar.

Lana burutuko den instalazioaren zonaldea eta elementuak identifikatu ondoren,  Elektrizitatearen Urrezko 5 Arauak aplikatu beharko dira. Horiek ezinbestekoak dira goi tentsioko instalazio elektriko batean edozein lan edo maniobra egiteko. Honako hauek dira:

  1. –Tentsio iturri guztiak ageriko mozketarekin ireki ez ordutan itxiko ez direla ziurtatzen duten etengailuen eta ebakigaluen bidez. Ageriko mozketa deritzo ikuskatzen den zirkuitu bat irekitzeari. Ageriko irekitze hau hurrengo elementuen bidez lortuko da: Ebakigailuak, Fusibleak, Zubiak eta Ageriko mozketako etengailuak.
  2. Ainguratzea edo blokeatzea, ahal bada, mozketa eta seinaleztatze gailuak horien agintean. Ainguratzea edo Blokeatzea mozketa gailu baten maniobra saihesteko eragiketak dira, huts tekniko bat, giza akats bat edo ezusteko edozein kausa ekiditeko. Blokeatzeko metodoek jatorri desberdinak eduki ditzakete: Blokeo fisikoa, Blokeo mekanikoa, Blokeo elektrikoa edo Blokeo pneumatikoa.
  3. Tentsiorik ez dagoenean ohartaraztea. Tentsiorik ez dagoela ohartarazteko lekuak elikaduren irekitze guneak eta lanak burutuko diren lekuak dira. Instalazioak tentsioa edukiko balu bezala jardun behar da. Babes ekipo egokia erabili, segurtasun tarteak mantendu eta eroale guztietan tentsiorik ez dagoela egiaztatu beharko da.
  4. – Aukerako tentsio iturri guztien lur konexioa eta zirkuitulaburtuan. Instalazio bat lurrera konektatuta dagoela esango da, lurrera zuzenean lotuta dagoenean, elementu eroaleen bidez. Eta zirkuitulaburrean dagoela, berriz, elementu eroale guztiak elkarrekin lotuta daudenean.
  5. Segurtasun seinale egokiak ipini, lan zonaldea mugatuta. Lanerako zonaldea hesien edo zinten bidez mugatuko da, edo baita kateen bidez ere eta banderekin, kartelekin edo estandarteekin seinaleztatuko da Seinaleztatu ondoren, segurtasun zonaldetzat joko da. Altuerak ere seinaleztatu eta mugatu behar dira, inguruetan maila desberdineko instalazio elektrikoak existitu daitezkeenean.

Bost etapak bukatu arte ezingo da lanen hasiera baimendu eta eragindako instalazioaren zatia tentsioan dagoela uste izango da.

Tentsioa berrezartzeari ekingo zaio bakarrik lana amaitu ondoren, ezinbestekoak ez diren langile guztiak joan eta lan zonaldetik erabilitako erremintak eta ekipoak jaso ondoren.

Buletinera harpidetu