Etxeko segurtasuna, istripu elektrikoak nola saihestu

Bizitza seguruak
Etxeko segurtasuna, istripu elektrikoak nola saihestu

Batzuetan pentsatzen dugu arriskuak gure etxetik kanpo soilik daudela eta etxe barruan ezer txarrik gertatu ezin zaigula baina gezurra badirudi ere, mundu mailan pertsonek sufritzen duten istripu gehienak etxean ematen dira.

Batzuetan pentsatzen dugu arriskuak gure etxetik kanpo soilik daudela eta etxe barruan ezer txarrik gertatu ezin zaigula baina gezurra badirudi ere, mundu mailan pertsonek sufritzen duten istripu gehienak etxean ematen dira.

Halan da guztiz ere, ez zara urduritu behar, izan ere, istripu asko segurtasun-neurri txiki batzuk mantenduz aurrez ikus daitezke. Alderdi batzuk kontuan hartu eta zenbait arrisku aurreikusteaz nahikoa izango da.

Istripu elektrikoak ez dira ohikoenak eta nahiz eta 10 etxe-istripu bakoitzeko 1 adierazten duten, arriskutsuenak bezala kontsideratzen dira arrisku altuko euren izaeragatik. Hala era, oinarrizko pauta batzuk jarraitzen baditugu eta ohitura errutina seguruak jarraituz arduragabeak ez bagara, arazo larriagoak ekar ditzaketen ustekabekoak saihestuko ditugu.

Segurtasun-neurriak eta istripu elektrikoak aurrez ikusteko prebentzioa

  • Istripu elektrikoen kausa nagusia instalazio elektriko batzuen egoera txarra da. Instalazio eta kableen aldizkako mantenua egin behar duzu (gutxienez 5 urtez behin). Istripuak ekiditzeko ezinbestekoa da dena berrikustea eta instalazio, gailu, mekanismo eta tresna elektrikoen beharrezko konponketak egitea, zaharkitu edo arriskutsuak gertatzen direnean haiek ordezkatuz.
  • Ziurta ezazu zure instalazioak gutxieneko baldintzak betetzen dituela: gutxienez sukaldeak eta bainugelak lur-konexio bat izan behar dute. Gune hauetan, entxufeak txorrot eta garbigailuko edo plater-ikuzgailuko ur hartzeetatik metro bat baino gehiagora egon behar dira.
  • Kableak egoera ezin hobean egon behar dira beti. Kable batek matxuratutako estaldura isolatzailea badu berehala ordezkatu behar duzu.
  • Luzapen elektrikoak une bateko erabileretarako dira. Kableak edo luzapen elektrikoak errezelak, alfonbrak, kutxak edo paperak bezalako objektu sukoietatik gertu edota leku hezeetan kokatzea saihestu.
  • Gailu elektronikoak puntu baten konektatzerakoan korronte anitzeko harguneak saihestu, izan ere, zirkuitu elektrikoa gainkargatu eta beroketak eragin ditzakete. Zirkuitua ez gainkargatzeko, ez erabili aldi berean tentsio altuko etxetresna elektriko bat baino gehiago, are gutxiago, hargune elektriko bakarrari konektatuta badaude.
  • Ez ezazu jar homologatu gabeko konexio-larakorik gabeko kablerik.
  • Ez darabiltzazunean zukugailuak, txigorgailuak, kafe-makinak, etabar bezalako etxetresna elektrikoak deskonektatu. Momentu oro konektatuta izateko ohitura ez hartu.
  • Gailu elektriko bat deskonektatzean ez ezazu kabletik tiratu baizik eta plastikozko burutik.
  • Bainugelan kontu handiz ibili behar da arrisku handieneko gune bat da eta. Erabili ostean lehorgailu, kizkurtzaile edo xaflak bezalako gailu elektrikoak deskonektatzea ez ahaztu. Ez zaitez inoiz sar bainuontzi edo dutxara konektatutako tresna elektriko bat hurbil baduzu. Berokuntza elektrikoa badarabilzu neguan, bainugela lehenago berotu eta gailuak deskonektatu dutxatzen edo bainatzen zaren bitartean.
  • Edozein gailu elektriko erabiltzea ekidin bustita edo lurzoru umel batean oinutsik bazaude. Mota honetako gailuak manipulatzerako orduan eskuak beti siku mantendu.
  • Kable eta gailu elektriko hauek umeen helmenetik aldenduta eduki. korronte-harguneak entxufeentzako plastikoko estalkiekin babestu.
  • Umeak elektrizitatearen arriskuen inguruan hezi eta gailu elektrikoen erabilera seguru bat egiten irakatsi. Argitako etengailu orokorra deskonektatzen irakatsi.
  • Gailu elektriko bat konpondu baino lehen deskonektatu ezazu eta kable-sare, lanpara edo konexio elektrikoren bat manipulatzerako orduan, korronte elektriko orokorra moztu.
  • Sute elektriko baten kasuan nola jardutea eta irteera plan bat izatea oso garrantzitsua da.

Buletinera harpidetu