Lantokietako ateek eta atetzarrek bete behar dituzten baldintzak

Segurtasun-ikasgaiak
Lantokietako ateek eta atetzarrek bete behar dituzten baldintzak

Ateak eta atetzarrak sarritan erabiltzen diren eraikuntzako elementuak dira. Kopuru handitan erabiltzen dira eta mota orotariko lokaletara sartzeko balio dute, bereaz, lantokietan ere anitz daude eta langileek maiz erabiltzen dituzte. Baina elementu hauek oso garrantzitsuak izan arren, edozein industria jarduera motan eta baita beste edozein jarduera motan ere nonahi daudelako, ezin dugu esan prebentzio araudiak sakon aztertu dituenik.

Ateak eta atetzarrak sarritan erabiltzen diren eraikuntzako elementuak dira. Kopuru handitan erabiltzen dira eta mota orotariko lokaletara sartzeko balio dute, bereaz, lantokietan ere anitz daude eta langileek maiz erabiltzen dituzte.

Baina elementu hauek oso garrantzitsuak izan arren, edozein industria jarduera motan eta baita beste edozein jarduera motan ere nonahi daudelako, ezin dugu esan prebentzio araudiak sakon aztertu dituenik.

Lan Arriskuen Prebentzioarena arloan, ateei eta atetzarrei eragiten dien segurtasun baldintzak apirilaren 14ko 486/1997 EDn araututa eta bilduta daude, lantokietan bete behar diren  segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezarri zituena, eta baita urriaren 24ko 1627/1997 EDn ere, eraikuntza obretako segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezarri zituena.

Xede legal horietatik, zeintzuk dagozkie eraikuntza elementu hauei, lantokietako segurtasunari dagokionez? Hona hemen zehatz-mehatz:

Ate gardenek seinaleak eduki beharko dituzte begien parean.

– Segurtasun materialekoak ez diren ateen eta atetzarren azalera gardenak edo zeharrargiak haustura aurka babestu beharko dira, hura langileentzat arriskutsua izan daitekeenean.

Balantza ateak eta atetzarrak gardenak izan edo sartzen den zonaldea ikusgai uzten duten zati gardenak eduki beharko dituzte.

Ate gidariek errailetik ateratzen eta erortzen uzten ez dien sistema bat eduki beharko dute.

– Gorantz irekitzen diren ateek eta atetzarrek erortzen uzten ez dien segurtasun sistema bat eduki beharko dute.

Ateek eta atetzar mekanikoek langileak arriskuan jarri gabe funtzionatu beharko dute. Erraz identifikatzen diren eta eskuragarri dauden larrialdietarako etenaldiko gailuak edukiko dituzte, eta eskuz zabaldu ahal izango dira, automatikoki zabaltzen badira izan ezik, larrialdietarako sistema matxuratuta badago.

Eskaileretarako sarbide ateak ez dira euren eskailera-mahaietan zuzenean irekiko, baizik eta gutxienez horiek bezain zabalak diren eskailera-buruen gainean.

Oinezkoek ibilgailuen zirkulaziorako bakarrik diren atetzarrak erabili ahal izango dituzte, euren segurtasuna arriskuan jarri gabe, edo helburu horretarako ateak eduki beharko dituzte, ondo-ondoan, zabalik eta behar bezala seinaleztatuta.

Honaino langileek, edozein lantokitan, eraikuntzaren elementu hauen erabilerarekin zerikusia duten segurtasunari buruzko xedapen orokorrak. Euren instalazioari buruzko segurtasuneko xedapenei dagokienez, 1627/1997 ED – IV. ERANSKINEAN bilduta, gai honen inguruko gure hurreko infografian hitz egingo dugu.

Buletinera harpidetu