Makinak diseinatzeko eta fabrikatzeko osasun- eta segurtasun-baldintzetan eragina duen Europako azken araudia. Zer-nolako aldaketak ekarriko dizkigu?

Segurtasun-ikasgaiak
Makinak diseinatzeko eta fabrikatzeko osasun- eta segurtasun-baldintzetan eragina duen Europako azken araudia. Zer-nolako aldaketak ekarriko dizkigu?

Europako erregelamendu berria onartu da, 2023/1230 (EB), eta makinen segurtasunari buruzko araudian aldaketak egin ditu. Erregelamenduan, makinak diseinatzeko eta fabrikatzeko osasun- eta segurtasun-baldintzak ezartzen dira, eta makinen, horiekin loturiko produktuen eta kuasi-makinen fabrikatzaileei ez ezik, makina horien erabiltzaile profesionalei eta azken kontsumitzaileari ere eragiten die. Erregelamendu berria 2027ko urtarrilaren 20an sartuko da indarrean, nahiz eta erregelamenduko artikulu batzuk (26tik 42rakoak) 2024ko urtarrilaren 20an aplikatzen hasiko diren.

Europako erregelamendu berria onartu da, 2023/1230 (EB), eta makinen segurtasunari buruzko araudian aldaketak egin ditu. Erregelamenduan, makinak diseinatzeko eta fabrikatzeko osasun- eta segurtasun-baldintzak ezartzen dira, eta makinen, horiekin loturiko produktuen eta kuasi-makinen fabrikatzaileei ez ezik, makina horien erabiltzaile profesionalei eta azken kontsumitzaileari ere eragiten die. Erregelamendu berria 2027ko urtarrilaren 20an sartuko da indarrean, nahiz eta erregelamenduko artikulu batzuk (26tik 42rakoak) 2024ko urtarrilaren 20an aplikatzen hasiko diren.

Erregelamenduaren helburu nagusia da pertsonen segurtasuna eta osasuna babestea, batez ere langile eta kontsumitzaileena. Makinak erabiltzerakoan, segurtasuna funtsezkoa da langileen segurtasuna nahiz produktu seguruen merkaturatzea bermatzeko.

Makinen erabilerak zuzenean istripu-kopuru handia eragiten du, eta horren kostu soziala murriztu daiteke segurtasuna makinak diseinatzeko eta fabrikatzeko faseetan integratuz eta instalazio eta mantentze-lan egokiak eginda.

Zeintzuk dira erregelamendu berri hau indarrean sartzean makinen segurtasunaren araudian egingo diren aldaketa nagusiak? Lehenik eta behin, segurtasun-baldintzak zorrotzagoak izango dira. Segurtasun-maila handia bermatu nahi da makinen diseinuan eta fabrikazioan, makinaren funtziotik eratorritako arriskuak gutxitzeko eta ezabatzeko, horiek erabiltzaile profesionalek zein kontsumitzaileek izan baititzakete.

Erregelamendua makinei, kuasi makinei eta horiekin loturiko honako produktu hauei aplikatzen zaie:

  1. Ekipo trukagarriak
  2. Segurtasun-osagaiak
  3. Jasotzeko osagarriak
  4. Kateak, kableak eta zingilak
  5. Transmisio mekanikoko gailu mugigaiak.

Bestalde, zenbait produktu kanpoan utzi dira; hala nola, jolas-parkeetarako ekipo espezifikoak; instalazio nuklear batekin loturikoak; aire, ur edo trenbide bidezko garraiobideak; armak; ibilgailu motordunak eta horien atoiak; bi edo hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak; traktoreak; meatze-putzuetarako igogailuak; antzezpen artistikoetako aktoreen jasogailuak; bulegoko makina arruntak; eta etxean erabiltzeko produktu elektriko eta elektroniko espezifikoak, besteak beste.

Halaber, makinak, loturiko produktuak eta kuasi makinak diseinatzeari eta fabrikatzeari dagokionean, fabrikatzaileek bete beharreko betebehar espezifikoak ezartzen ditu. Betebehar horien artean aurkitzen dira dokumentazio teknikoa egitea, arriskuen ebaluazioak egitea, egokitasuna ebaluatzeko prozedurak aplikatzea eta EBko adostasun-adierazpena egitea.

Makinek segurtasun-baldintzak betetzea bermatzeko adostasunaren ebaluazio-prozedura ezberdinak zehazten ditu, fabrikatzaileek jarraitu behar dituztenak. Produkzioaren barne-kontrola, ereduzko EB azterketa, kalitatea ziurtatzean oinarritutako adostasuna eta unitateko egiaztapenean oinarritutako adostasuna.

Adostasun-presuntzioa ezartzen da aratu bateratuak edo horien zati bat betetzen duten makina eta produktuentzat, eta horrek merkaturatze-prozesua errazten du. Beraz, produktu batek arauak betetzen baditu, erregelamenduan ezarritako funtsezko osasun- eta segurtasun-baldintzekin bat datorrela jotzen da automatikoki.

Araudi berrian arrisku handiko makinen kataloga ere jasotzen da, eta horiek hirugarren batek nahitaez egiaztatzea eta ziurtatzea eskatzen dute. Lehen, Makinei buruzko 2006/42EE Zuzentarauaren IV. Eranskinean zegoen, eta orain I. Eranskinera aldatu da.

EE adostasun-adierazpena formatu digitalean ematea eta erabiltzeko jarraibideak ere formatu digitalean ematea baimentzen du. Gainera, kuasi makinek muntatzeko jarraibide digitalak eta inkorporazio digitalaren adierazpena izan ditzakete. Hala ere, bezeroak eskatuz gero, fabrikatzaileek erabiltzeko jarraibideak inprimatuta eman beharko dituzte.

Bestalde, segurtasun-osagaien definizioa zabaltzen du, osagai fisikoez eta digitalez gain, softwarea sartzeko. Era berean, teknologia digitalekin lotutako arriskuak jorratzen ditu, makinen zibersegurtasunarekin zerikusia duten baldintzak ezartzearekin batera.

2023/1230 (EB) erregelamenduak, makinen funtsezko aldaketaren definizioa zabaltzen eta aldaketa-mota horiekin lotutako legezko ondorioak ezartzen ditu. Makina bat goitik behera aldatzen bada edo makinan EE markaketaren legezko baldintzei eragiten dieten aldaketak egiten badira, segurtasun bermatzeko adostasunaren ebaluazio-prozedura beharko da. Modu horretan, erabiltzaileek funtsezko aldaketaren bat egiten badute, fabrikatzaile bihurtuko dira, eta horrekin lotutako erantzukizun guztiak beren gain hartu beharko dituzte.

Buletinera harpidetu