Mantentze-lanetan kontuan hartu beharreko arrisku eta baldintzak

Segurtasun-ikasgaiak
Mantentze-lanetan kontuan hartu beharreko arrisku eta baldintzak

Mantentze-lanak ezinbestekoak izaten dira modu seguruan lan egin ahal izateko. Makinak, lan-ekipoak eta instalazioak denboraren joanarekin eta erabilerekin zaharkitu eta higatu daitezke, akatsak jasanez edo segurtasun arazoak eraginez. Horregatik, beharrezkoa da balizko arazoak edo laneko arriskuak ekidin lezakeen mantentze-lan egoki bat garatzea. Baina zeintzuk dira mantentze-lanak egiterakoan kontuan hartu beharreko arriskuak eta baldintzak? Kontatuko dizkizugu!

Mantentze-lanak ezinbestekoak izaten dira modu seguruan lan egin ahal izateko. Makinak, lan-ekipoak eta instalazioak denboraren joanarekin eta erabilerekin zaharkitu eta higatu daitezke, akatsak jasanez edo segurtasun arazoak eraginez. Horregatik, beharrezkoa da balizko arazoak edo laneko arriskuak ekidin lezakeen mantentze-lan egoki bat garatzea. Baina zeintzuk dira mantentze-lanak egiterakoan kontuan hartu beharreko arriskuak eta baldintzak? Kontatuko dizkizugu!

Mantentze-lanek lantegi eta jardueraren sektore eta maila guztiak eragiten dituzte. Prebentzio edo mantentze zentzagarria funtsezkoa bada eta maiz egiten den zerbait bada ere, dakartzan arriskuak sarritan ez dira kontuan hartzen eta ez zaie behar adina garrantzi ematen.

Mantentze-lanetarako arrisku nagusiak dira:

  • Agente kimikoen eraginpean jartzea arnastu eta/edo irentsi izateagatik.
  • Agente biologikoen eraginpean jartzea (A eta B hepatitisa, Legionella pneumophila, lizuna, onddoak, etab.).
  • Erradiazioen eraginpean jartzea.
  • Soinuaren eta dardaren eraginpean jartzea.
  • Zuntzen eraginpean jartzea (Amiantoa edo beira-zuntza).
  • Zatien edo partikulen proiekzioa.
  • Intoxikazioa edo asfixia eremu konfinatuetan.
  • Arrisku elektrikoa.
  • Suteak eta/edo eztandak.
  • Maila ezberdinetako erorketak eskuzko eskaileratik erabilera desegokia, egoera txarra, etab. direla-eta.
  • Maila beretik eginiko erorketak zoru labaingarrietan edo oztopoak egotea pasabidean (kableak, materiala, erremintak, etab.).
  • Objektuen erorketak manipulazioagatik
  • Objektu mugiezinen kontrako talkak (altzariak, makinak, etab.).
  • Erremintekin eginiko ebakiak eta/edo ziztadak.
  • Inguruneko deserosotasuna ingurugiro baldintza desegokiengatik.
  • Gihar-eskeletoaren nahasteak (posturak, esfortzuak, pieza astunen erabilera, etab.)
  • Estresa ordutegi presioagatik edo lanaren antolamendu desegokiagatik ordutegi luze eta/edo irregularren edo familia eta gizarte bizitzarekin bat ez datozenen eraginez.

Arrisku hauek sarritan laneko ezbeharrak dakartzate, mantentze-lanen arloa ezbeharren tasa hain altuko zeregina denez. Ezbehar hauek aurreikus ahal izateko nahiz segurtasun neurriak ezartzeko orduan aintzat hartu beharreko jarduera mota honekin lotutako hainbat baldintza ere existitzen dira.

Jarduera mota hau alditan ingurune arriskutsu eta dinamikoetan garatzen da. Gune arriskutsu babesgabeetara edo atmosfera toxikoak, suharberak, leherkorrak edo oxigeno urrikoak gertatu ohi diren eremu konfinatuetara sartu behar izatean.

Mantentze-lanak askotariko jarduerak inplikatzen ditu, zeinek oro har konplexutasun handia eta konpetentzien erabilera, ezagutzak eta trebetasun zehatzak eskatzen dituzten. Zereginak halaber lanpostu ezberdinetan garatzen dira eta alditan eremu konfinatuetan edo altuerako eremuetan egiteko lanak dakartzate. Aldakortasun honek guztiak, alditan aurretiko informazio gabeziarekin batera, ezustekoak eta ezohiko egoerak inplikatzen ditu, zereginen prestaketa zailtzen dutenak eta esku-hartzearen garapena konplikatzen dutenak.

Horregatik, ezbeharrak prebenitzeko derrigorrezkoa da mantentze-jarduerari dagozkion barne eta kanpo baldintza ezberdinei arreta berezia jartzea.

Kanpoko Baldintzak

  • Teknikoak: ekipoaren arriskuak, segurtasun dispositiboak, eskuragarritasuna, etab.
  • Fisikoak: soinua, dardarak, argia, tenperatura, etab.
  • Sozio-ekonomikoak: murrizketa ekonomikoak, ordezko piezen kudeaketa, erreminten zerrenda eta hauen eskuragarritasuna, mantentze-ustiatze lotura, etab.
  • Antolamendukoak: planifikazioa, esku-hartze, prozedura nahiz metodoen maiztasuna, prebentzioaren planifikazioa, larrialdien, lan-baimenen, dokumentazioaren eta abarren kudeaketa.

Barne Baldintzak

  • Langile-taldearen ezaugarriak: pertsona langileen kualifikazioa, esperientzia eta homogeneotasuna, taldearen autonomia, arauak, etab.
  • Pertsona bakoitzaren banako ezaugarriak: helburu propioak, asmoak, lan-karga, deserosotasuna, komunikatzeko, lankidetzarako zailtasuna, estatusa, nekea, etab.

Buletinera harpidetu