Segurtasunean ez dago “behin-behineko” ezer. Konponketak ondo egiten dira

Segurtasun-ikasgaiak
Segurtasunean ez dago “behin-behineko” ezer. Konponketak ondo egiten dira

Makinek, lan ekipoek eta instalazioek, denboraren poderioz, zuzen funtzionatzeko gaitasuna galdu dezakete, bai higatzeagatik edo zahartzeagatik edo bai bestelako faktoreengatik, esaterako, akatsak diseinuan, fabrikazioan, instalazioan, gaizki erabiltzeagatik edo behar bezala ez manipulatzeagatik… Horregatik, euren segurtasuna bermatzen duten konponketak eta mantenu lanak egin behar dira.

Makinek, lan ekipoek eta instalazioek, denboraren poderioz, zuzen funtzionatzeko gaitasuna galdu dezakete, bai higatzeagatik edo zahartzeagatik edo bai bestelako faktoreengatik, esaterako, akatsak diseinuan, fabrikazioan, instalazioan, gaizki erabiltzeagatik edo behar bezala ez manipulatzeagatik… Horregatik, euren segurtasuna bermatzen duten konponketak eta mantenu lanak egin behar dira.

Baina konponketak eta mantenu lan horiek modu egokian gauzatu behar dira. Ez dira hala moduz edo behin-behineko egin behar. Hori oso arriskutsua izan daiteke, bai konponketa eta mantenu lan horietaz arduratzen diren langileentzat eta bai ekipo horiek,  makinak edo laneko  instalazioak erabili behar dituzten langileentzat.

Konponketa eta mantenu lan horiek zuzen burutzeko, hainbat urrats eta prebentzio neurri jarraitu behar da, lan horiei datxekien arriskuei aurre egin ahal izateko.

Akatsa edo matxura detektatu ondoren, horren kausa lokalizatu eta identifikatu behar da. Gero, matxuraren larrialdi maila ebaluatu behar da.  Esku-hartzea baimendu eta onartu ondoren, konponketa modu seguruan gauzatzeko urratsak eta beharrezko baliabideak antolatu eta ezarri behar dira: langileak, piezak, erremintak, beharrezko denbora, etab.

Konponketa eta mantenu esku-hartzea antolatzeko, honako galderei erantzunak eskaintzen dizkien plan bat osatu behar da:

  • Ze lan burutuko da?
  • Non burutu behar da?
  • Noiz burutu behar da?
  • Zenbat denbora behar da hura burutzeko?
  • Zein arduratuko da lanak modu seguruan egiten direla zaintzeaz?
  • Zein prestakuntza mota eduki behar du parte hartzen duen langile bakoitzak?
  • Zein da zuzendu beharreko matxura edo egoera?
  • Zertan datza zehazki burutu beharreko lana?
  • Zein ekipo eta/edo material beharko dira?
  • Zein segurtasun neurri hartu behar dira esku-hartzea burutzeko?

Antolaketa on bat eta proiektu osoaren kudeaketa zuzena funtsezkoak izango dira lan hauen segurtasuna bermatzeko.

Ekipoak edo makinak konpontzeko edo mantentzeko lanak burutu ondoren, hainbat kontu hartu behar dira kontuan zerbitzura lehenera ekartzen den bitartean. Amaitu behar da lan ekipoan egin den esleipena. Esleipena ekipoa energia iturri guztietatik urruntzean eta blokeatzean datza, arriskua eragin dezakeen pilatutako edozein energia desagerraraziz eta aurreko jarduera guztiek nahi den efektua sortu dutela egiaztatuz.

Esleipena amaitu ondoren, beharrezko probak eta doikuntzak egin behar dira, ekipo guztiak zuzen funtzionatzen duela egiaztatu arte, energia iturri eta beharrezko osagarrizko baliabideak lehenera ekarri ondoren.

Azkenik, matxura edo mantenu lana erregistratu behar da ekipoaren historikoan eta analisi bat osatu behar da burutu beharreko etorkizuneko esku-hartze, mantenu plan, ordezko piezen kudeaketari, etab. dagokionez.

Buletinera harpidetu