Bazenekien erakundeetako prebentzio-kultura hobetzen laguntzen duen Safety point izeneko erreminta bat existitzen dela?

Ba al zenekien
Bazenekien erakundeetako prebentzio-kultura hobetzen laguntzen duen Safety point izeneko erreminta bat existitzen dela?

Webgune honetako jarraitzaileok dakigun bezala, enpresetako eta erakundeetako prebentzio-kultura hobetzeko lagungarriak izan litezkeen erreminta ugari existitzen dira. Pertsona langile ororen eguneroko jardueran erreminta ezberdinak integratzen direnean, eboluzionatzea eta prebentzio-kulturaren mailak igotzea lortzen da eta horrek aldaketa eta hobekuntza prozesuak errazten ditu.

Webgune honetako jarraitzaileok dakigun bezala, enpresetako eta erakundeetako prebentzio-kultura hobetzeko lagungarriak izan litezkeen erreminta ugari existitzen dira. Pertsona langile ororen eguneroko jardueran erreminta ezberdinak integratzen direnean, eboluzionatzea eta prebentzio-kulturaren mailak igotzea lortzen da eta horrek aldaketa eta hobekuntza prozesuak errazten ditu.

Erreminta mota hauei esker, segurtasun eta osasun arloko kultura integratuz eta barneratuz  doa, pixkanaka, enpresako kide guztien baitan. Hori lortzeko eskura dugun erreminten arteko bat Safety point edo Segurtasun kontaktua izenekoa da.

Edozein enpresako edo erakundeko egunerokotasunean integratzeko eta garatzeko erreminta oso sinplea da. Bere erabilera lagungarria da laneko bilera baten hasieran segurtasunari nahiz osasunari buruzko gaiak modu naturalean integratzeko.

Kontua da liderrek prebentzio-kultura bultzatzea, enpresako eguneroko elkarrizketetan eta ohiko egoeretan naturaltasunez txertatuz. Erreminta honekin, enpresako pertsona langileen bizipenak aprobetxatu nahi dira, segurtasunaren eta osasunaren harira, laneko mailan hala nola maila pertsonalean, prebentzioaren gaineko alderdiez hitz egiteko. Gero komentatu denari buruzko hausnarketa sustatu behar da, beti modu positiboan galdetuz.

Guztiok atsegin ditugu lorpenak eta gauzak ondo egin izanaren asetasuna sentitzea. Ikuspegi positiboak eta gai horiez naturaltasunez hitz egiteak laguntza eraginkorra suposatzen digute segurtasunaren eta prebentzioaren pertzepzioarekiko aldaketa zuzentzeko orduan.

Liderrak gai hauetaz aritzeak eta segurtasunarekiko konprometituta azaltzeak eragingo du enpresako gainerakoek aurrera egiten eta prebentzioan eboluzionatzen eta mailak igotzen jarrai dezaten motibatzea.

Adibidez horrelako galderak egin daitezke: Nola hobetu liteke bizitako egoera hori? Zeintzuk dira gure indar-guneak segurtasun eta osasun arloetan? Zer egin dezakegu arazo hau ebazte aldera?

Erreminta honi esker, segurtasun eta osasun arloetan lidergoa sustatzen da, segurtasunaren gaineko konpromisoa bistaratuz. Segurtasun eta osasun kulturaren pertzepzioa bultzatzeko lagungarriak izango diren partaidetza sustatzen da eta lankidetza esparruak garatzen dira.

Gainera, segurtasunaren eta osasunaren garrantziari buruz kontzientzia eta sentsibilizazioa landu artean, pertsonen arrisku pertzepzioa hobetu eta aldaketarekiko motibazioa hedatu ahal izaten da.

Erreminta erabilgarria eta eraginkorra gerta dadin, naturalak izan behar gara, harira datozen galderak eginez, elkarrizketak derrigortu gabe, eta datu oso zehatzak edo teknikoak eskatzen dituzten gairik aipatu gabe. Ez dugu zertan adarra erabili behar galderak egiteko, edo galderak eguneko gai-zerrenda jarraituz bezala egin, are galderak eta bizipenak errepikatuz. Kontua da prebentzio-kultura normalizatzea eta enpresako eguneroko elkarrizketetan nahiz egoeretan txertatzea, baina errepikapenean edo obligazioan erori gabe.

Buletinera harpidetu

Web honek cookieak erabiltzen ditu. Hau da, webean sartzen zarenean informazioa pilatzen du, datuak aztertu eta hurrengoetan informazio garrantzitsua erakusteko. Irakurri cookie-politika Cookieak xehetasun gehiagorako edo konfigurazioa aldatzeko.

Cookieak konfiguratu

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

FuntzionalaGure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

AnalitikoaGure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.

Sare sozialakGure webak sare sozialetako cookieak ezartzen ditu hirugarrenen edukiak (YouTube eta FaceBook, kasu) erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

PublizitateaGure webak publizitate-cookieak ezartzen ditu zure intereseko iragarkiak erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

Beste batzukGure webak beste zerbitzuetako cookieak ezartzen ditu (cookie analitikoez, sare sozialetako cookieez eta publizitate-cookieez gain).