Achtung! Caution! Erne etxeko lehorgailuarekin eta plantxekin!

Bizitza seguruak
Achtung! Caution! Erne etxeko lehorgailuarekin eta plantxekin!

Gure aurreko postean etxean ilea tindatzearen arriskuez aritu baginen, gaur lehorgailua eta lisaketa izango ditugu hizpide. Printzipioz oso ohiko jarduera bat da edozeinek arazorik gabe egin dezakeena. Baina zeintzuk dira ile-lehorgailu bat edo plantxak erabiltzearen arriskuak? Arriskutsua izan liteke?

Gure aurreko postean etxean ilea tindatzearen arriskuez aritu baginen, gaur lehorgailua eta lisaketa izango ditugu hizpide. Printzipioz oso ohiko jarduera bat da edozeinek arazorik gabe egin dezakeena. Baina zeintzuk dira ile-lehorgailu bat edo plantxak erabiltzearen arriskuak? Arriskutsua izan liteke?

Logikaren arabera, gailu elektrikoak direnez, hainbat arrisku dakartzate. Arrisku nagusienak dira: kontaktu elektrikoa, azal beroarekiko kontaktua eta sutea. Ondorioz, erabili aurretik, prebentzio neurri batzuk hartu behar dira:

  • Gailu bakoitzeko eskuliburuko erabilera instrukzioak
  • Lehorgailua edo plantxak deskonektatu erabiltzen ari ez direnean.
  • Ez erabili baineratik edo lababotik edota barruan ura daraman edozein ontzitik hurbil. Elektrokuzio arriskua eragin dezakete lehorgailua edo plantxak uraren barrura erortzen badira.
  • Edozein likidoren barrura erortzen badira, ez hartu inoiz aurretiaz korronte orokorra deskonektatu gabe eta jarraian entxufea atera gabe.
  • Gailuak deskonektatzeko unean ez tiratu inoiz elikadura kablea, aldiz larakotik heldu behar zaio.
  • Gailuak egoera onean mantendu, kable elektrikoak barne. Gailu kaltetuek deskarga elektrikoa edo sute bat eragin lezakete.
  • Ekidin behar da kableak indarrez tolestea, okertzea, neurri gabe tiratzea edo kableak gailuen inguruan biltzea, haiek ez kaltetzearren.
  • Gailuak azalera gogor batean kontra erori eta kolpatu egin badira arreta berezia jarri beharko da haiek berriro konektatzerakoan; barne kalteak jasan ahal izango zituzten, segurtasunaren kalterako eraginak izango lituzketenak.
  • Ez erabili oinutsik edo esku bustiekin, horrek deskarga elektriko bat jasateko arriskua hedatzen du.
  • Gailu hauek tenperatura oso altuekin funtzionatzen dute, hortaz ekidin beharra dugu heldulekua ez den gailuaren beste atalik ukitzea erredurak saiheste aldera. Bestalde, gailuak ez ditugu beroarekiko sentiberak diren azaleren gainean jarri behar, erabilera egin ondoren.
  • Ez erabili inolako gailurik ileorde edo peluka ez naturalekin, zeren darion beroak zuntz sintetikoak erre ditzake, erredurak edo sute bat eraginez.
  • Lehorgailuaren kasuan, ezin dira blokeatu aireztapenaren saretak zeren haizegailuak blokeatu litezke eta gailua gain-berotu, ondoriozko sute arriskuarekin. Arretaz ekidin behar da lehorgailua azalera bigunen gainean, adibidez ohe bat edo sofa bat, lagatzea erabilia izaten ari den bitartean.
  • Halaber lehorgailuaren kasuan eta ile luzea izanik, saihestu behar da airea sartu eta atzeratzeko irekidurak gehiegi hurbiltzea, ekiditeko ilea haizegailuetan kateatu ahal izatea. Ilea kateatuta geratzen bada gailua berehala eten behar da, deskonektatuz eta jarraian traba ezabatzen ahaleginduz.
  • Garbigailua edo plantxa garbitu edo gorde aurretik erabat hoztu arte utzi behar dira.
  • Gailu bietako bakar bat ezin da urarekin garbitu, ezta urperatu ere. Zapi lehor batekin garbitu behar dira.
  • Ez utzi haurrei gailu hauek erabiltzen zaintzarik izan gabe.

 

 

Buletinera harpidetu