Izotz gainean irrist egin nahi ez baduzu, neguan zuhurtzia handiz gidatu

Bizitza seguruak
Izotz gainean irrist egin nahi ez baduzu, neguan zuhurtzia handiz gidatu

Zein ederra den negua, eta etxeko leihotik elurra ikustea, ezta? Baina kanpora irten, eta, batez ere, autoa hartu behar dugunean, oso bestelakoak dira kontuak. Izan ere, elurra eta izotza kaleetan daude, zorigaiztoko hutsegite baten zain, autoa irristarazteko eta bolantearen kontrola galarazteko, eta gure kotxea patinatzaile artistiko moduko bat bihurtzeko, izotz-pista baten gainean kontrolik gabeko piruetak eginez.

Zein ederra den negua, eta etxeko leihotik elurra ikustea, ezta? Baina kanpora irten, eta, batez ere, autoa hartu behar dugunean, oso bestelakoak dira kontuak. Izan ere, elurra eta izotza kaleetan daude, zorigaiztoko hutsegite baten zain, autoa irristarazteko eta bolantearen kontrola galarazteko, eta gure kotxea patinatzaile artistiko moduko bat bihurtzeko, izotz-pista baten gainean kontrolik gabeko piruetak eginez.

Elurra eta izotza dira klima-fenomenorik arriskutsuenak, baina, horiek ez ezik, euriak ere arazo asko sor ditzake neguan, eta istripu ugari eragin. Euria oso bizia bada, ura asfaltoaren gainean pilatzen da, eta arriskua dago pneumatikoek haren gainean irristatu eta aquaplaning egiteko.

Fenomeno atmosferiko horietako batengatik istripurik ez izateko, neguan gidatzean zuhurtzia handiz jokatu behar dugu, eta kontuan izan behar ditugu lagungarri izan daitezkeen zenbait gomendio. Ezagutu nahi dituzu? Geuk azalduko dizkizugu!

Hauek dira euri, elur eta/edo izotzarekin modu seguruan gidatzen lagunduko dizuten aholku orokorretako batzuk:

  • Lehenik, gidatzen hasi aurretik autoaren gaineko elurra kendu, baita haizetakoan eta ispiluetan dagoen izotza ere, ongi ikustea galaraz ez dezaten. Arriskutsua da autoaren gainean elurra dagoela gidatzea, askatu eta beste ibilgailu batzuen gainera eror daiteke eta.
  • Kendu lausoa leihatila guztien kristalei. Ezin da gidatu guztiz ongi ikusten ez badugu.
  • Saiatu zaitez erregai-tanga beti beteta edukitzen, eta bota izotzaren kontrako likidoa haizetako-garbigailuan. Haizetako-garbigailuek egoera onean egon behar dute, euri bizia izatekotan ongi ikusten lagunduko digute eta.
  • Baldintza atmosferiko kaskarrek itsasgarritasuna gutxitzen dute. Horregatik, pneumatikoek egoera ezin hobean egon behar dute, eta presio egokia eta ohi baino arrasto sakonagoa izan behar dute.
  • Ziurtatu balaztak behar bezala Egiaztatu balazten pastillen, diskoen eta likidoaren egora.
  • Autoa hartu aurretik, begiratu eguraldiaren eta trafikoaren iragarpena. Denbora sobera duzula abiatu zaitez, ibilbidea presarik gabe egin ahal izateko, edo behar izanez gero aldatu ahal izateko.
  • Saia zaitez errepide nagusietatik ibiltzen, garbiago egongo dira-eta, elurra eta izotza kenduta.
  • Gutxitu zirkulazio-abiadura, eta maniobrak emeki egin, bat-batean azeleratu, balaztatu eta bolante-kolperik egin gabe.
  • Kontuz azeleratu, eta abiadura-kaxa zuhurtziaz erabili. Bira-kopuru baxuarekin gidatu, eta azkar aldatu martxa luzeagoetara.
  • Frenatzeko, autoaren motorra erabili, martxak gutxitu, eta balazta emeki zapaldu.
  • Segurtasun-tartea handitu. Lurra bustita badago, edo izotza edo elurra badaude, ibilgailuek denbora luzeagoa behar dute gelditzeko. Gomendatutakoa baino hamar aldiz tarte handiagoa utzi.
  • Errepide gainean gatzik ez badago, saiatu zaitez beste ibilgailuek utzitako ildoetatik ez gidatzen. Trinkotutako elurra arriskutsuagoa da elur jausi berria baino, izoztu egiten da eta.
  • Autoa irristatzen hasten bada, ez frenatu indarrez. Egon lasai, ondo oratu bolantea eskuekin, eta emeki gidatu. Askatu azeleragailua, eta mantendu gurpilak zuk joan nahi duzun norabidean.
  • Argi laburrak piztuta dituzula gidatu. 100 metrotik beherako distantzian ikusgarritasuna murriztuz gero, piztu lainotako argiak, baina ikusgarritasuna hobetu bezain laster itzal itzazu.

Buletinera harpidetu