Nola ekidin haurrek etxean intoxikazioak jasatea

Bizitza seguruak
Nola ekidin haurrek etxean intoxikazioak jasatea

Haur txikiek eta etxeko mehatxu-arriskuek tandem erabat bereizezina osatzen dute. Etxean haur bat izatea bezalakorik ez dago, arestian kaltegabeko leku bat zena gizaki esploratzaile txikientzat arrisku potentzial bat bihurtzen dela konturatzeko. Eurentzat dena berria da eta inon ez dute arriskurik ikusten, horregatik helduak arrisku horien kontziente izan behar gara ekidin ahal izateko.

Haur txikiek eta etxeko mehatxu-arriskuek tandem erabat bereizezina osatzen dute. Etxean haur bat izatea bezalakorik ez dago, arestian kaltegabeko leku bat zena gizaki esploratzaile txikientzat arrisku potentzial bat bihurtzen dela konturatzeko. Eurentzat dena berria da eta inon ez dute arriskurik ikusten, horregatik helduak arrisku horien kontziente izan behar gara ekidin ahal izateko.

Etxeko intoxikazioak, haurrek etxean jasaten dituzten arrisku nagusienen arteko lehenengoak dira. Beraz, gaur horiek ekiditeko moduak azalduko dizkizuegu, aholku eran.

Guztiok ditugu etxean detergenteak, garbiketa produktuak, xaboiak, intsektizidak, pestizidak, desinfektagarriak, edergintza produktuak, aire-freskagarriak, botikak, etab. Azaletik produktu kaltegabeak eta egunerokoak dirudite, ia egunero erabiltzen ditugunak, baina haurren kasuan pozoi eskuragarriak bihurtzen dira. Beraz, etxean bost urtetik beherako adingabeak badaude, arretak muturreraino eraman behar ditugu.

Espainiako Pediatria Elkartearen txosten bati jarraiki, garbiketa produktuak izaten omen dira nahigabe ahoratzearen ondoriozko 2 urtetik beherakoen intoxikaziorako lehen arrazoia eta bigarrena maiztasunari jarraiki, hurrengo ohikoena medikamentuak ahoratzea izanik.

Intoxikazio gehienak sukaldean edo bainugelan jazotzen dira, hain zuzen produktu mota horien ohiko gorde-lekuak izateagatik, batez ere haientzat eskura dauden armairuetan egoten badira, harraska edo konketa azpikoen kasuan bezala.

Arreta berezia izan behar da produktu kaustikoekin, izan ere, lesio gehien eragiten dituztenak dira, kasu, azaleko, ahoko, eztarriko eta abarreko erredurak, tripako minak, bularreko minak eta arnasa hartzeko zailtasuna, gonbitoak, lerde jarioa, etab.

Etxean gertatzen diren intoxikazio gehienak ekidin daitezke, prebentzio neurri sinple batzuen arabera:

  • Ez utzi inoiz medikamentuak etxeko txikienen eskura, ezta produktu arriskutsuak ere, bereziki kolore deigarriak izaten dituztenean.
  • Produktu arriskutsuak neska-mutilentzako leku eskuraezinetan gorde, bereziki armairu altuetan. Bestela, beste irtenbide bat giltzapeko armairu batean gorde edo haurrentzat segurtasun itxitura bat jartzea da, baina kasu horietan arriskua handiagoa da, izan ere, armairua ixtea ahaztea edo gaizki ixtea gerta liteke.
  • Garbiketa produktuak erabiltzen ari garenean, ez utzi inoiz haurrentzat eskuragarri eta erabili ondoren berehala gorde, deskuidu batean eskura ditzaten ekiditeko.
  • Botikak haurren helmenetik kanpo ondo gordeta mantendu, giltzapean edo are hobe, leku eskuraezinetan.
  • Ez aldatu produktuen jatorrizko ontzia; inolaz ere ez gorde nahasteak eragin lezaketen edari botiletan edo janarien ontzietan.
  • Segurtasun tapoiak dituzten garbiketa produktuak erosi.
  • Ez erosi edo gorde behar diren baino produktu gehiago eta erabiltzen ez direnak edo toxikoenak alboratu, hain toxikoak ez diren beste aukera batzuekin ordeztuz.
  • Lurzoruak edo altzariak ez busti produktu intsektizidekin; haurrentzat eskuragarriak diren lekuetan arratoi edo intsektuentzako pozoirik ez jarri.
  • Haurtxoekin zaintza muturreraino eraman eta jarrera zein segurtasun neurriak irakatsi, produktu mota horiekin “jolasteak” dakartzan arriskuez ohartaraziz.

Arreta hauen guztien gainetik intoxikazio motaren bat gertatzen bada, lasaitasuna mantendu. Ur ugarirekin garbitu gune kaltetua, bereziki begiak izaten direnean. Ez eragin goragalerik eta produktuaren ontzia kontserbatu, substantziak identifikatu ahal izateko.

Eta kontaktatu urteko egun guztietan 24 orduz eskuragarri dagoen Larrialdien Zerbitzuarekin (112) edo bestela Informazio Toxikologikoaren Zerbitzuarekin (915620420), egoera ebaluatu eta jarraitu beharreko urratsak bideratu ahal izateko.

Buletinera harpidetu