Presio-eltze batekin kozinatzeko segurtasun neurriak

Bizitza seguruak
Presio-eltze batekin kozinatzeko segurtasun neurriak

Presio-eltze batekin sukaldatzearen abantailak ugariak dira. Ohiko eltze bat baino askoz ere azkarragoa da eta horrek denbora aurreztea, energia aurreztea ahalbidetzen du. Bestalde, horrela sukaldatzea osasuntsuagoa da, zeren elikagaiek hobeto kontserbatzen dituzte bere nutrienteak eta bitaminak. Hala ere, arriskutsuagoa gerta daiteke beharrezko neurriak hartu ezean.

Presio-eltze batekin sukaldatzearen abantailak ugariak dira. Ohiko eltze bat baino askoz ere azkarragoa da eta horrek denbora aurreztea, energia aurreztea ahalbidetzen du. Bestalde, horrela sukaldatzea osasuntsuagoa da, zeren elikagaiek hobeto kontserbatzen dituzte bere nutrienteak eta bitaminak. Hala ere, arriskutsuagoa gerta daiteke beharrezko neurriak hartu ezean.

Nola funtzionatzen du presio-eltze batek? Ezarritako presioaren azpitik airea edo likidoaren irteera eragozten duen ontzi hermetiko bat denez, uraren irakite-puntua hedatuz joaten da eltzearen barruan presioa igotzen denean. Horrela, irakite-tenperaturak 100 º C-ak gainditzen ditu 130 º C-ra heldu ahal izanik. Tenperatura altuagoak elikagaien prestaketa bizkortzen du.

Presio-puntu bat lortzean, balbula bat dakarren tximinia batetik husten da, dagokion presio maila lortu izanaren soinu ohartarazlea lagun, eltzearen eztanda eragozte aldera presioa eta lurrina ihesten utzi bitartean.

Gaur egungo eltzeak oso seguruak dira baina egokitasunez erabili behar dira, balizko istripuak ekiditeko hainbat prebentzio-arau gogoan izanik; beraz, arriskuak ekiditeko prebentzio aholku batzuk emango dizkizugu.

Presio-eltzearekin kozinatzeko segurtasun aholkuak

  • Balbula garbia mantendu eta buxatuta ez dagoela egiaztatu. Jazotzen diren ezbehar ugari balbulak buxatuta egoteagatik eta lurrina atera ezin izateagatik gertatzen dira.
  • Fabrikatzaileak emandako erabilera liburuxkako segurtasun instrukzioak jarraitu.
  • Eltzearen osagai guztien egoera egiaztatu erabilera bakoitzaren aurretik.
  • Eltzean ez jarri bere edukierarekiko bi heren baino gehiago. Beharrezkoa da espazio librea uztea irakinaldiarekin eta lurrinarekin eragiten den bolumenaren hedapenerako.
  • Eltzea sutan ez jarri eltzea behar bezala itxi dela ziurtatu arte.
  • Estalkien gomak aldatu fabrikatzailearen gomendioak jarraituz, betiere egoera onean mantendu daitezen.
  • Eltzeak beharrezko tenperatura lortzean eta balbula igo denean sua jaitsi beharko da, tenperatura ertain-baxua jarriz.
  • Ez ireki inoiz eltzea balbula jaitsi arte eta eltzeak lurrin guztia askatu duen arte.
  • Derrigorrezkoa da tenperaturaren bat-bateko aldaketak ekiditea. Eltzea hozten utzi 15 -20 minutuz, lehertu ez dadin, zabaldu baino lehen. Eltzea poliki-poliki irekiko da.
  • Ez jarri inoiz eltzea ur hotzaren azpian azkarrago hoztu eta ireki dadin.
  • Eltzearen zaintza etengabea behar da sua piztuta badago.
  • Ez utzi haurrei sukaldean sartzen eltzea martxan dagoen bitartean.
  • Derrigorrezkoa da beti gutxienez 200 ml likido sartzea presio-eltzea irakiten hasi aurretik.

Gogoan izan, prebentziorik onena beti erabilera egokia egitea eta arriskuekiko adi egotea da, halakoak ekidin ahal izateko. Aholku hauek jarraitzean, segurtasunez gozatu ahal izango duzu sukaldeko aliatu bikain honetaz.

 

Buletinera harpidetu

Web honek cookieak erabiltzen ditu. Hau da, webean sartzen zarenean informazioa pilatzen du, datuak aztertu eta hurrengoetan informazio garrantzitsua erakusteko. Irakurri cookie-politika Cookieak xehetasun gehiagorako edo konfigurazioa aldatzeko.

Cookieak konfiguratu

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

FuntzionalaGure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

AnalitikoaGure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.

Sare sozialakGure webak sare sozialetako cookieak ezartzen ditu hirugarrenen edukiak (YouTube eta FaceBook, kasu) erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

PublizitateaGure webak publizitate-cookieak ezartzen ditu zure intereseko iragarkiak erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

Beste batzukGure webak beste zerbitzuetako cookieak ezartzen ditu (cookie analitikoez, sare sozialetako cookieez eta publizitate-cookieez gain).