Zer egin zure etxea modu seguruan margotzeko

Bizitza seguruak
Zer egin zure etxea modu seguruan margotzeko

Zure etxea margotzea zerbait erraza eta kaltegabea dirudi arren, hainbat arrisku ekar ditzake margoen, disolbagarrien eta altuerako lanekin lotuta.

Zure etxea margotzea zerbait erraza eta kaltegabea dirudi arren, hainbat arrisku ekar ditzake margoen, disolbagarrien eta altuerako lanekin lotuta. Askotan ez zara arrisku horietan ohartzen, baina lasai, zehaztuko dizkizugun aholkuak eta neurriak arretaz irakurtzen eta praktikan jartzen badituzu, etxeko hormak margotzea segurtasun osoz burutu ahal izango duzun oso ekintza entretenigarria  izango da. Informazioa eskuratu, zentzu komuna erabili, kontuz ibili eta zenbait egoera prebenitu besterik ez duzu egin behar.

Lehenik eta behin, margotzeko erabiliko duzun margoaren ezaugarriak eta fabrikatzaileak emandako etiketaren segurtasun gomendioak identifikatu behar dira. Ur-pinturak edo plastikoak barrualdeak margotzeko gehien erabiltzen direnak dira, errazago manipulatu daitezkeelako eta ez direlako hain toxikoak. Pintura sintetikoak edo olioetan oinarritutakoak kanpoaldeak margotzeko erabiltzea gomendatzen da. Horien erabilera konplexuagoa da, horiek disolbatzeko eta tresnak garbitzeko disolbagarriak erabili behar direlako.

Bietan, beti aireztatutako inguruetan erabili behar dira, ateak eta leihoak irekita, margoaren lurrunak barrualdean murgildu ez daitezken. Baina, arreta handiago ipini beharko dugu margo sintetikoen eta disolbagarrian oinarritutako margoen lurrunekin (esmalteak, bernizak, lakak, spray-ak…) horiek sukoiak baitira. Horregatik, oso garrantzitsua da ez erretzea horiek manipulatzen diren bitartean, ezta kopuru handia biltzea edo bero edo sutze iturritik gertu egitea ere. Errekuntza bat gertatuz gero, sua itzaltzeko su-itzalgailu egokia (ABC balio anitzekoa) erabili.  Urik ez erabiltzea gomendatzen da.

Horretaz gain, lurrun hauek arriskutsuak izan daitezke. Beraz, babesteko maskara eta betaurrekoak erabiltzea gomendatzen da, arnas arazoak eta begietan narritadurak ekiditeko. Aurretik azalera lixatuz gero, maskarak eta babesteko betaurrekoak erabiltzea gomendagarriak dira; hortik ateratzen den hautsa ere kaltegarria izan daitekeelako.

Aurretiko prestatze prozesu horretan aurreko margo geruzak kendu behar badira, desugertzaile kimikoekin edo erreminta zorrotzak erabiliz, maskaraz eta betaurrekoez gain, lanerako eskularru lodiak erabili behar dira azalerarekin kontaturik ez izateko edo nahi ez diren mozketak ez gertatzeko.

Sarritan atsedenaldiak hartzea komenigarria da, margo lurrenen eraginpean denbora luzez ez egoteko. Jakina, margotzen ari zaren bitartean, edozein unetan buruko mina baduzu, begiak malkoetan, zorabioak, goragaleak, nekea edo arnas hartzeko zailtasunak badituzu, utzi dena berehala eta atsedena hartu kanpoaldean aire freskoa arnasteko.

Nolabaiteko altueran margotzeko asmoarekin bazabiltza edo sabaiak margotzera bazoaz, erabili eskailera egoki bat. Erabili hobeto guraize eskailera bat eta egiaztatu beti ondo irekita eta oinarrituta dagoela lurzoru finkoan. Kontrolatu, halaber, non kokatzen duzun istripuak saihesteko.  Ez kokatu inoiz ireki daitezkeen ateen atzean, ezta kalera erortzea eragin dezaketen irekitako leihoetatik gertu ere. Erabili ondo eusten diren  eta eskailera-maietan irristatzen ez duten oinetakoak. Eta oinarritu edo heldu ezegonkorrak edo hauskorrak diren euskarriei.

Azkenik, eta beti:

  • Irakurri arretaz margo poteen etiketak eta jarraibideak.
  • Ez nahastu margoak ez badakizu ziur bateragarriak direla.
  • Kontuz ibili margoen latek eduki ditzaketen ertz zorrotzekin edo ziztatzaileekin.
  • Mantendu beti margo ontziak ondo estalita erabiltzen ari ez zarenean.
  • Babestu lurzoruak, plastikoekin baino oihalekin hobe, hain labaingarriak ez direlako.
  • Soberako margoa modu egokian bota. Ez bota edozein lekutara, ezta hustubideetatik ere.

Gomendio hauek guztiak kontuan hartzen badituzu, zure etxea margotzearen esperientzia oso atsegina izango da eta arazorik gabe garatuko da. Frantziako Nicolas Poussin-ek esan zuen bezala, margoak koloreak ditu begiak erakartzeko; zure etxea ez da hura bezalako maisu lana izango, baina alaituko zaitu eta zure begiak egunero erakarriko ditu.

 

Buletinera harpidetu

Web honek cookieak erabiltzen ditu. Hau da, webean sartzen zarenean informazioa pilatzen du, datuak aztertu eta hurrengoetan informazio garrantzitsua erakusteko. Irakurri cookie-politika Cookieak xehetasun gehiagorako edo konfigurazioa aldatzeko.

Cookieak konfiguratu

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

FuntzionalaGure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

AnalitikoaGure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.

Sare sozialakGure webak sare sozialetako cookieak ezartzen ditu hirugarrenen edukiak (YouTube eta FaceBook, kasu) erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

PublizitateaGure webak publizitate-cookieak ezartzen ditu zure intereseko iragarkiak erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

Beste batzukGure webak beste zerbitzuetako cookieak ezartzen ditu (cookie analitikoez, sare sozialetako cookieez eta publizitate-cookieez gain).