Zoritxarreko gertakarien bidez ikasi, egokitu eta hobetzea. Erresilientzia enpresa bateko antolamendu-sisteman eransten denean

Bizitza seguruak
Zoritxarreko gertakarien bidez ikasi, egokitu eta hobetzea. Erresilientzia enpresa bateko antolamendu-sisteman eransten denean

Prebentzio Kulturako osagaien baitan, erresilientzia kontuan hartu eta sendotu beharko den trebetasun bat da. Garrantzitsua da erakundeek eta enpresek bere erresilientzia edo aldaketa traumatikoekin egokitzeko eta zoritxarreko gertakariak gainditzeko ahalmena garatzea. Eta horregatik, ezinbestekoa da antolamendu kudeaketako sistemek bere prebentzio kulturaren etengabeko hobekuntzarako diseinuaren baitan erresilientziaren kontzeptua barne hartzea.

Prebentzio Kulturako osagaien baitan, erresilientzia kontuan hartu eta sendotu beharko den trebetasun bat da. Garrantzitsua da erakundeek eta enpresek bere erresilientzia edo aldaketa traumatikoekin egokitzeko eta zoritxarreko gertakariak gainditzeko ahalmena garatzea. Eta horregatik, ezinbestekoa da antolamendu kudeaketako sistemek bere prebentzio kulturaren etengabeko hobekuntzarako diseinuaren baitan erresilientziaren kontzeptua barne hartzea.

Antolamendu-erresilientzia honek, arrisku egoeretan edo aurreikusi gabeko aldaketa haien aurrean, erreakzio ahalmen egoki batekin hornituko du enpresa eta sarritan ekidin ezinak diren baina erakunde bateko ikaskuntzaren baitan onargarriak litezkeen giza akatsak behar bezala kudeatzeko balioko du.

Akatsetatik ikasteak eta berriro ez errepikatzeko ikaskuntza bezala barneratzeak, malgutasun  maila bat eskatzen du akats horiek bideratzerakoan, baita erabakiak hartzeko askatasun maila bat ere, maila goreneko instrukzioak jasotzeko zain egon beharrik gabe.

IAEA (International Atomic Energy Agency) izendatuak hiru erakunde mota definitzen ditu:

  • arauetan oinarritua, zeinetan ezbehar baten ondoren pertsonei bere akatsak egozten zaizkien.
  • helburuetan oinarrituak, zeinetan ezbehar batek kontrol, prestakuntza eta prozedura gehiago ekarriko dituen.
  • etengabeko hobekuntzan oinarrituak, zeinetan ezbehar baten ondoren, errudun bat bilatu ordez, gertatua ulertzen saiatzen diren, jatorrizko arrazoiak edo azpian dauden faktoreak hobetzeko asmoz.

Agerikoa denez, hirugarren kasuan, erakundeek prebentzio heldutasun handiagoa dute eta zoritxarreko gertakarien aurrean erresilientzia gehiagorekin erreakzionatzen dute. Hain zuzen, erresilientzia ahalmen hori izango da jarraian presioa egokitasunez bateratzeko bidea emango duena helburu eraginkor batzuek betetzeko eta segurtasunaren maila egokia iraun arazteko, ekintza eta jokabide desegokiak ekidinez.

Ondorioz, prebentzio kultura egoki bat lortze aldera, prozeduren zorroztasuna ekidin beharra dago; horiek une jakin batean jazo diren hasiera bateko hainbat baldintzarako diseinatu ahal izan dira, baina ez dute zertan errepikatu modu berean. Malgutasun bat erantsi behar da, pertsona langileen gaineko jokabideen hala nola haien behin-behineko baldintzen araberako prestakuntza eta ezagutza bat barne hartuz.

Zeren enpresa bat soilik prozedurak bete edo kontrolatzera mugatzen bada eta ingurunearen nahiz sistema beraren balizko aldaketak edo berrikuntzak kontuan hartu ezean, lehenago edo geroago prozedurak erabilgarria izateari utziko dio, eta aurreikusi gabeko egoerak gertatu ahal izango dira. Beraz, askoz ere eraginkorragoa da segurtasuna lantzea langileen egokitzapen eta erantzun ahalmenen hala nola bere erresilientzia gaitasunen ikuspegia abiapuntutzat hartuz.

Enpresek erresilientzia eta gertatu denaren ikaskuntza erabili behar dute inguruneko balizko aldaketei aurre hartzeko eta aldaketen hala nola ezjakintasunaren aurrean segurtasun maila berdinak mantentzen jarraitzeko gai izateko.

Beraz, premiazkoa da sistemaren funtzionamendua monitorizatzea eta bere aldakortasuna hobeto ulertzea ahalbidetzen duten jarduerak martxan jartzea. Enpresak erresilientzia hobea izango du aurreikusitako lan-baldintzen desbideratzeak edo okertzeak tarteko, ikasi hala nola indartzeko gai izaten den neurrian.

Horrez gainera, erresilientzia handiago bat lortzekotan, erantzun ahalmenak aurreikustea eta garatzea sustatu behar da. Denbora eta esfortzua eskatzen dituen prozesua izanik, zalantzarik gabe emaitza bikainak eskaintzen ditu.

Buletinera harpidetu