Ikaskuntza, Berrikuntza eta Aurreikuspena, prebentzio kulturan garrantzi handia duten hiru prozesu

Segurtasun-ikasgaiak
Ikaskuntza, Berrikuntza eta Aurreikuspena, prebentzio kulturan garrantzi handia duten hiru prozesu

Prebentzio kulturaren osagaien garapenarekin jarraituz, gaurkoan ikaskuntza, berrikuntza eta aurreikuspena izango ditugu hizpide. Prebentzio kulturaren atributu garrantzitsuenetako bat osatzen duten hiru prozesu, LAPrako giltzak gertatzen direnak.

Prebentzio kulturaren osagaien garapenarekin jarraituz, gaurkoan ikaskuntza, berrikuntza eta aurreikuspena izango ditugu hizpide. Prebentzio kulturaren atributu garrantzitsuenetako bat osatzen duten hiru prozesu, LAPrako giltzak gertatzen direnak.

Enpresa orotan, ikaskuntza, prestakuntza eta berrikuntza lanaren eguneroko praktikan barne hartu behar dira. Arrisku portaerak aurreikustea eta zuzentzea ahalbidetzen duten ikaskuntza eta hobekuntza dinamika bat sortze aldera.

 

Guztion lana

 

Ikaskuntza eraginkor bat lortzeko aukera ez dago soilik enpresaren kultura orokorraren eta ezagutza hori enpresaren hierarkia maila guztiekin partekatzearen mendean. Ezagutzaz eta esperientziaz haratago, derrigorrezkoa da hura finkatzeko lagungarriak diren erremintak eta prozesuak eskura izatea.

Sarritan, lan-esparruetako muga propioak izaten dira ikaskuntza mugatzen dutenak. Hori dela-tokian-tokiko erakundearen mugak urratu behar dira eta enpresa arteko ikaskuntza bultzatu. Azpi-kontratak eta hornitzaileak barne hartuz.

Ikaskuntzarako erreminta giltza bat, ustekabeko ezbehar, gertakari nahiz jazoeren ikerketa da. Enpresek, erreminta dagokion moduan erabiltzeko gai diren neurrian, bere prebentzio kultura hobetu ahal izango dute modu erreal eta eraginkor batean. Bere sistemaren desbideratzetan oinarrituz ikasi ahal izango dute, ezbehar bat gertatu beharrik izan gabe.

Enpresek, alditan, bere arreta eta prebentzio esfortzu guztiak gertakari edota ezbehar larriak ekiditera bideratzen dituzte. Horrek alditan eragin lezake istripurik larrienak, kaltegarrienak izan litezkeenak, aintzat ez hartzea.

Hala ere, oinarrizko fokua ikaskuntzan jarri beharko litzateke. Istripu nahiz arrisku ezberdinek erlazio ezberdinekin kontatzen dutela ulertuz. Funtsezkoa da analisi horretarako gertakariaren potentzial kaltegarriaren balorazioa barne hartzea. Horrela, kalteak askoz handiagoak izango liratekeen kasu haietan. analisia eta hobekuntzen identifikazioa askoz ere sakonagoak beharko lukete.

Erakundeek norbere atseginerako ikuspegiak ekidin beharko lituzkete zeinetan ezbehar arinen gabezia berariaz helburu bat izango den, horrez ordez etengabeko ikaskuntza eta hobekuntza programak bultzatuz.

Istripuen ikerketa ugaritan, analisiaren ostean, ondorioztatzen da hartu beharreko prebentzio neurrietako bat inplikatutako pertsona langilearen edo langileen prestakuntza sendotzea izan behar dela. Hala ere, zenbaitetan, egiazta daiteke pertsonak behar adina prestakuntza orduak garatuta dituela.

Ikaskuntza metodoa aldatu

 

Orduan, Zer gertatzen da? Ziurrenik laneko arriskuen prebentzioan informazioa transmititzeko eta/edo prestakuntza emateko modua dela aldatu beharrekoa. Sarritan, langileak ikasgelan eserita dauden bitartean saioak modu teorikoan emateko formatu klasikoa erabili ohi da, lan integratu moduan egitea askoz ere eraginkorragoa izango zatekeenean.

Ikaskuntza lantzeko moduak mentalitate aldaketa sakon bat inplikatzen du. Berrikuntza bat, gauzak modu ezberdin batean egitea eskatzen du. Kontua ez da zerbait berria egitea, baizik eta modu berri batean egitea.

Prebentziozko ikaskuntzak, epe luzean, enpresan edo erakundean garatutako berrikuntzaren hala nola hobekuntzaren eragina jasoko du, diseinuetan, lanaren antolamenduan, prebentzio sistemetan edota laneko ezbeharraren aurreikuspen ereduen garapenean. Eta honek guztiak ahalbidetuko du enpresako edo erakundeko prebentzio kultura benetan hobetu ahal izatea.

Buletinera harpidetu