Atmosfera Leherkorrak. Prebentzioa eta babesa ATEX ingurunetan(I)

Segurtasun-ikasgaiak
Atmosfera Leherkorrak. Prebentzioa eta babesa ATEX ingurunetan(I)

Atmosfera leherkorretan lan egiteak arrisku handiak dakartza. Horregatik derrigorrezkoa da enpresariak hainbat obligazio eta erantzukizun betetzea hala nola bere lantegian atmosfera leherkorretatik eratorritako arriskuen eraginpean dauden pertsona langileen osasuna nahiz segurtasuna bermatzen duten prebentzio neurri sorta bat aplikatzea.

Atmosfera leherkorretan lan egiteak arrisku handiak dakartza. Horregatik derrigorrezkoa da enpresariak hainbat obligazio eta erantzukizun betetzea hala nola bere lantegian atmosfera leherkorretatik eratorritako arriskuen eraginpean dauden pertsona langileen osasuna nahiz segurtasuna bermatzen duten prebentzio neurri sorta bat aplikatzea.

Hasteko, atmosfera leherkorrak zer diren definituko dugu. Atmosfera leherkorrak (ATEX) dira ohiko baldintza atmosferikoetako aire-nahasketa guztiak zein gas, lurrin, laino edo hauts erako substantzia suharberei dagozkien; sutzean, errekuntza hori erre gabeko nahasketara zabaltzen da.

Eztanda gertatzeko, ezinbestekoa da substantzia suharbera bat oxidatzaile batekin edota kontzentrazio zehatz batekin konbinatzea eta horrez gain pizte-iturri bat egotea.

 

Zein instalazio motatan betetzen dira atmosfera leherkorrak gertatzeko moduko baldintzak?

Sute eta eztanda arriskuko lekuak hiru moten arabera sailkatzen dira, erabili edota biltegiratu den substantziaren arabera, izan ere, horietako bakoitzean, eztanda arriskuak ezaugarri zehatz batzuk izaten ditu:

  • Mota – Gasak, lurrinak eta lainoak
  • Mota – Hautsak
  • Mota – Zuntzak

 

1 motako lekuen artean daude:

– Likido lurrunkor suharberak lekuz mugitzeko guneak.

– Ibilgailuak konpontzeko garajeak eta tailerrak, bost ibilgailu baino gehiagorako.

Pintura-kabinen barnea zeinetan hauts-bihurtzeko pistolak erabiltzen diren

– Elkarrekiko lokal hurbilak zeinetan pinturak eta disolbagarri suharberak erabiliko diren.

– Disolbatzaile suharberak lurrintzeko lehortegiak edo konpartimentuak.

– Disolbagarri suharberak erabiltzen dituzten lokalak zeinetan gantz eta koipeen erauzgailuak dauden.

– Likido suharberen depositu irekiak edo ireki daitezkeenak dauzkaten lokalak.

– Garbitegi- eta tindategi-eremuak zeinetan likido suharberak erabiltzen diren.

Gas edo likido suharberetarako ponpen edo konpresoreen aretoak.

– Hozkailu edo izozkailu barneak zeinetan materia suharberak biltegiratzen diren erraz zulatu ahal diren edota itxiera ahula duten ontzi irekietan.

 

Halaber atmosfera leherkorren balizko eragiletzat hartuko dira hautsak biltegiratzen dituzten lantegiak. II. motako lekuak:

– Zerealak manipulatu eta biltegiratzeko solairuetako lan-eremuak,

– Errotak, langargailuak, garbigailuak, azala kentzeko gailuak, eramaileak edo deskarga-ahoak, deposituak edo toberak, nahasgailuak, baskula automatikoak edo toberakoak, paketatzaileak, kupulak edo jasogailu-oinarriak, banagailuak, etab. barne hartzen dituzten aretoak.

– Hauts edo produktu biltzaileak (kanpo-aireztapena duten kolektore erabat metalikoak salbu)

– Hautsa ekoizten duten antzeko makina edo ekipo ezberdinak, alea, almidoia tratatzeko, belar ondua xehatzeko, ongarrien, eta abarren erabilerarako instalaziotan,

– Ikatza hauts-bihurtu, manipulatu eta bere ondorengo erabilerako solairuak,

– Kokizazio solairuak,

– Sufre ekoizpen eta manipulaziorako solairuak,

– Hauts metalikoak ekoitzi, prozesatu, manipulatu, paketatu edo biltegiratzen dituzten lantegi guztiak,

­ Hautsa ekoizteko materialen biltegiak eta espedizio-nasak zeinetan itxuraz kaltegabeak diren produktuen zakuak edota edukiontziak manipulatzen diren, esaterako irina, kakaoa, esne- eta arrautza-hautsa, espeziak, etab. baina baldintza egokietan ATEX bat eratzera iritsi ahal izango liratekeenak.

 

Azkenik, III. motako instalazioen artean daude:

– Rayon, kotoi, eta abarren ehungintza solairuak

– Zuntz erregaiak fabrikatu eta prozesatzeko solairuak

– Kotoia bahetzeko solairuak eta lihoa prozesatzeko solairuak

– Jantzigintza tailerrak, aroztegiak, saltokiak eta industriak zeinek antzeko arriskuak partekatuz erraz sutzeko moduko zuntzak biltegiratzen edo manipulatzen dituzten.

 

Zeintzuk dira enpresariaren obligazioak?

Eztandak prebenitzeko helburuarekin enpresariaren obligazioak dakartzan 681/2003 Errege Dekretuaren 8. artikuluari jarraiki, LAPeko legearen 15. artikuluarekin bat etorriz, enpresariak neurri teknikoak eta/edo antolamendu mailakoak hartu behar ditu atmosfera leherkor horien eraketa eragotzi, edota eragin kaltegarriak arintzeko, langileen osasuna hala nola segurtasuna bermatze aldera.

 

Enpresariaren obligazioen artean daude:

– Atmosfera leherkorren eraketa eragoztea.

– Atmosfera leherkorren sutzea ekiditea.

– Eztanda baten eragin kaltegarriak arintzea.

– Eztanda arriskuen ebaluaketa zehatz bat egitea, kontuan hartuta gutxienez:

– Atmosfera leherkorren eraketarako probabilitatea eta bere iraupena.

  • Sutze fokuak egoteko eta aktibatzeko aukera, deskarga elektroestatikoa
  • Instalazio, substantzia erabiliak, prozesu industrialak eta bere balizko interakzioak.
  • Aurreikusteko moduko eraginen proportzioak.

 

Buletinera harpidetu