Etsai mikroskopikoak gune txiki eta arriskutsu batean zain dituzunean – Eremu konfinatuetan agente biologikoei aurre egiteko neurriak

Segurtasun-ikasgaiak
Etsai mikroskopikoak gune txiki eta arriskutsu batean zain dituzunean – Eremu konfinatuetan agente biologikoei aurre egiteko neurriak

Agente biologikoak, kalteak zein gaixotasunak ekarri ahal dizkiguten mikroorganismoak dira. Lan-esparruan hala nola hartatik kanpo, haiengandik babestu egin beharko gara; are gehiago eremu konfinatuetan, zeren haietan, bakteriak, parasitoak, birusak, onddoak eta bestelako mikroorganismo kaltegarriak lanen bat garatzen ari diren langileei infekzio, alergia edo agian toxikotasun motaren bat eragiteko zain egon litezke.

Agente biologikoak, kalteak zein gaixotasunak ekarri ahal dizkiguten mikroorganismoak dira. Lan-esparruan hala nola hartatik kanpo, haiengandik babestu egin beharko gara; are gehiago eremu konfinatuetan, zeren haietan, bakteriak, parasitoak, birusak, onddoak eta bestelako mikroorganismo kaltegarriak lanen bat garatzen ari diren langileei infekzio, alergia edo agian toxikotasun motaren bat eragiteko zain egon litezke.

Legez, profesionalak, bere lana betetzerakoan, agente biologikoen eraginpean jartzearekin lotutako arrisku ororen aurka babestuta egon behar dira, eta bereziki eremu konfinatuetan, zeren leku horietan konplikatua da ahalmen patogenoa duten agente biologiko mota honen existentzia prebenitzea.

Hain zuzen eremu mota honetan bere presentzia prebenitzea zaila delako beharrezkoa izango da kontrol neurriak ezartzea transmisio bektoreen eta balizko infekzio edo erreakzio alergikoei aurre egiteko bestelako babes neurrien aurrean.

Jarraian, eremu konfinatuetako agente biologikoen aurrean arriskuak minimizatu ahal izan ditzagun neurri batzuk zehaztuko ditugu:

  • Agente biologikoen transmisio bektoreak kontrolatu, gehienbat animaliak, hondakin-uren araztegietan, estoldetan eta antzeko eremuetan, intsektu-hiltze eta arratoi-hiltze programa zehatzak erabiliz.
  • Txertaketa egutegi berezi bat finkatu arriskuen eraginpean dauden langileentzat; eta hura aldatu ahal da lan-eremuko gaixotasunen (tetanos, difteria, gibelekoa, amorrua, etab.) arabera.
  • Lan-arriskuetarako material egokia dakarten lehen sorospenetarako botikinak eskura izan, esaterako azalerako eta begietarako disoluzio desinfektatzaileak, ebaketa edota zauri orotarako tratamenduak, zauriak, urratuak, etab. estaltzeko partxe iragazgaitzak.
  • Pertsona bat izendatu botikinetan erabilitako materiala birjartzeko arduradun bezala, eremu konfinatuan lanean hasi aurretik beharrezko guztia existitzen dela bermatzeko.
  • Unean-uneko arrisku berezien arabera kalteak jasan lezakeen langile oro behar bezala babesteko babes-ekipoak eta EPIak eskura jarri.
  • Lantegian aldagelak eta dutxak instalatu higienea eta kaleko arropa kendu eta laneko arropa janztea errazteko, lanean hasi aurretik eta ondoren, armairu independenteekin, 664/1997 EDko xedapenei jarraiki.
  • Higiene ohitura egokiak sustatu: Ez jan, edan edo erre lan-esparruan, eskuak garbitu, garbiketa pertsonala, arroparen aldaketa, etab. zaindu.

Gaixotasunen garapena edo larriagotzea prebenitzera bideratutako neurri hauek guztiak behar bezala finkatu ahal izateko ezinbestekoa da pertsona langileek horien jarraipen egokia egiteko dagokion informazio, prestakuntza eta trebakuntza jasotzea.

Buletinera harpidetu

Web honek cookieak erabiltzen ditu. Hau da, webean sartzen zarenean informazioa pilatzen du, datuak aztertu eta hurrengoetan informazio garrantzitsua erakusteko. Irakurri cookie-politika Cookieak xehetasun gehiagorako edo konfigurazioa aldatzeko.

Cookieak konfiguratu

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

FuntzionalaGure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

AnalitikoaGure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.

Sare sozialakGure webak sare sozialetako cookieak ezartzen ditu hirugarrenen edukiak (YouTube eta FaceBook, kasu) erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

PublizitateaGure webak publizitate-cookieak ezartzen ditu zure intereseko iragarkiak erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

Beste batzukGure webak beste zerbitzuetako cookieak ezartzen ditu (cookie analitikoez, sare sozialetako cookieez eta publizitate-cookieez gain).