Lanean eta errepidean egon zaitez beti ikusteko moduan, harrapatzeak saihesteko
Segurtasun-ikasgaiakIkusgarritasuna funtsezkoa da harrapatzeko arriskua berekin duten lan-jardueretarako. Lantokian edo bide publikoan ezinbestekoa da segurtasuna eta osasuna konpromisoan jartzen duten arriskuen aurrean dauden langileek beren eskura dituzten baliabide guztiak erabiltzea gainerakoek ikusteko: arropa eta ikusgarritasun handiko NBE, argi-seinaleak, balizamendu islatzailea,… Arriskuak etor daitezke inguruneren izaeratik, jardueratik bertatik edota ustekabeko eragileetatik.
Ikusgarritasuna funtsezkoa da harrapatzeko arriskua berekin duten lan-jardueretarako. Lantokian edo bide publikoan ezinbestekoa da segurtasuna eta osasuna konpromisoan jartzen duten arriskuen aurrean dauden langileek beren eskura dituzten baliabide guztiak erabiltzea gainerakoek ikusteko: arropa eta ikusgarritasun handiko NBE, argi-seinaleak, balizamendu islatzailea,… Arriskuak etor daitezke inguruneren izaeratik, jardueratik bertatik edota ustekabeko eragileetatik.
Ibilgailu baten gidari batek oinezko bat erreakzionatzeko denbora nahikoarekin bisualki identifikatu ahal izatea konbinatzen diren hainbat faktoreren interakzioaren mende dago. Hona hemen faktore garrantzitsuenak:
- Ibilgailua zer abiaduran doan
- Argiztapen-baldintzak
- Oinezkoak paisaiaren hondoarekiko nabarmentzeko duen gaitasuna
Mugimenduan dauden ibilgailuek edo makineriak harrapatzeko arriskupean lan egiten duten langileei araudiak eskatzen die Norbera babesteko Ikuspen Handiko (IA) ekipamendu egokia eramatea. Lan askok eskatzen dute IAko arropa erabiltzea; adibidez, errepideetako mantentze-lanak eta obrak, portuko eragiketak, garraioa, biltegi logistikoak, bideak garbitzeko zerbitzuak, basoko jarduerak, eraikuntza, …
IAren NBEa erabiltzailea bisualki seinaleztatzeko da, arrisku-baldintzetan detektatua izan dadin bai eguneko edozein argi-motatan, bai iluntasun-egoeratan, mugimenduan dagoen ibilgailu baten aurreko argien argipean, gidatzen duen pertsonak edo makineria maneiatzen duenak, oinezkoa hauteman eta gero, saihesteko erabaki egokiak hartu ahal izan ditzan.
Egin behar den lehendabiziko gauza da arriskua ebaluatzea eta, horren arabera, arropa egokienak hautatzea. Kontuan izan behar dira arriskuaren aurrean egoteko denbora, postuaren kokapena, ingurumen-baldintzak eta trafikoaren intentsitatea eta abiadura nahiz babes-maila; halaber, gorputzean arrisku handienaren aurrean egongo diren eremuak identifikatu eta zehaztu behar dira.
Ikuspena hobetzen da arroparen eta hondoko planoaren artean kontraste handia lortzen bada, edota gorputz-eremu handiagoak estalita ikusgarritasun handiko kategorizazio handiagoa duten materialekin (1. Mota, 2. Mota edo 3. Mota).
Bestalde, arriskuaren aurrean dagoen pertsona trafikoari arreta osoa eskaintzea galarazten dion lan edo jardueraren bat egiten ari bada, harrapatua izateko aukera gehiago ditu. Ibilgailuen edo makineriaren zirkulazioko ingurune batean lan-jarduerak egiten ari direla harrapatuak izan ez daitezen, beharrezkoa da obren zona behar bezala seinaleztatzea, obraren mugak nabarmentzeko, izan argi-seinaleen bidez, izan seinale eta balizaje islatzaileen bidez.
Errepideetan, seinaleak eta balizajea obraren eta obra egiten den zatiaren ezaugarrietara doitu behar dira; baita gidatzeko baldintzetara ere, bide horietan zirkulatzen den batez besteko abiadura kontuan hartuta. Norabide-panelak, balizak, konoak, kaptafaroak… erabil daitezke. Helburua da segurtasuna handiagoa izatea erabiltzaileentzat zein langileentzat.
Seinaleztapen seguru batek istripuak saihesten ditu. Ez dago seinaleak jartzeko eredu bakar bat, plan alternatiboaren eta zirkulazioa ordenatzeko eta pertsonak bide-motaren eta haren egoeraren arabera babesteko komenigarritzat jotzen diren neurrien araberakoa izango baita. Seinaleztapen finkoa edo seinaleztapen mugikorra izan daiteke, aurreabisu-seinaleekin eta posizio-seinaleekin.
Neguko bide-lanak egiteko baldintzen eta erabiltzen diren ibilgailu berezien arabera, seinaleztapena desberdin ikusiko da.