Prebentzio kultura egoki bat lortzekotan erakunde batean helburuek eta balioek duten garrantzia
Segurtasun-ikasgaiak
Enpresetan helburu nagusia onura ekonomikoa izaten da, baina hori ez litzateke izan beharko bere asmo bakarra, aldiz helburuak definitu behar lituzkete esparru ezberdinetan, ahaztu gabe helburuek pertsonen, lan-harremanen eta segurtasunaren hala nola osasun araudiaren arretan izaten duten garrantzia. Garaia da helburu horiek lehenesteko soilik ekonomikoak direnekiko, eta segurtasuna konfiguratzeko enpresetatik sortzen den propietate baten modura.
Prebentzio Kulturaren 10 Osagaiak atala: HELBURUAK ETA BALIOAK
Enpresetan helburu nagusia onura ekonomikoa izaten da, baina hori ez litzateke izan beharko bere asmo bakarra, aldiz helburuak definitu behar lituzkete esparru ezberdinetan, ahaztu gabe helburuek pertsonen, lan-harremanen eta segurtasunaren hala nola osasun araudiaren arretan izaten duten garrantzia. Garaia da helburu horiek lehenesteko soilik ekonomikoak direnekiko, eta segurtasuna konfiguratzeko enpresetatik sortzen den propietate baten modura.
Enpresa bateko helburu eta balioak definitzea eta hori gardentasunez eta irmotasunez egitea lortzea, lagungarria izan liteke oraindik euren balio propioak definitu ez dituzten langileek egin dezaten. Eta halaber erraztu dezake enpresa eta langileen arteko egokitzapena. Azken finean, egunerokotasunean azaldu eta adierazi ohi dira enpresa baten benetako balio errealak, horiek egiaztatzeko aukera barne.
Horregatik erakundean erreferentziazko patroi garden bat finkatu behar da, langile orok jakin dezan lanaren betekizunean guztiek onargarritzat jotzen dituzten jarduerak identifikatzen eta ondo ikusiak edo onartuak zeintzuk izango ez diren.
Oinarrizko da enpresaren balioak eta bertan lan egiten duten pertsonenak komunak izatea neurri batean, zeren horrek desadostasunak saihestuko ditu ekoizpenean disfuntzioak eragin ahal dituztenak, harremanak aldarazten dituztenak eta balizko gatazken oinarria liratekeenak.
Helburuen baitan Segurtasuna, Osasuna eta Ongizatea barne hartzeak mugak ekidin behar ditu helburu erreaktibo soiletan, adibidez laneko ezbehar-kopuru mailetan. Izan ere, kasu horietan, benetako Prebentzio Kultura bat mugatu egingo litzateke, zeren:
-Istripuek agian ez dute ordezkatzen sistemaren osotasuna. Kasu honetan Segurtasuna neurtu ahal izango litzateke oso aldizkakoak izan litezkeen egoeren arabera. Segurtasuna baloratuko litzateke segurtasun ezaren ikuspuntu urrun bat bailitzan eta ez hobetu behar den propietatea bezala.
-Prebentzio jarduera soilik ezbehar-kopuruaren araberakoa balitz, istripurik gabeko enpresa haietan ez litzateke prebentzio jarduerarik garatuko, eta auto-konplazentzia nagusitu liteke.
-Ez litzateke oso etikoa, istripuak gertatu zain egotea prebentzio jarduerak garatzeko. Izan ere, prebentzioak lan-baldintzak hobetu behar ditu, aurretiaz istripuak gertatu izan edo ez.
-Adierazle proaktiboen ezarpenak, adibidez komunikazio ekintzen, diseinuaren hobekuntzen, prebentzio oharren eta abarren emaitzek, erakundeari emango lioke prebentzio hobekuntzan sakontzeko aukera, istripu edo gertakari desatseginik jasan behar izan gabe.
– Ulertzen badugu erakundeak etorkizuneko arriskuei aurre egin behar diela, nekez egin lezake neurtzen duen gauza bakarra iraganeko jarduera izaten bada.
Ondorioz, talde helburuak finkatuz jokatu behar da. Kontsultatuz, ahal den neurrian, prozesuan inplikatutako pertsonei, bete beharreko zereginetarako ezagutza edota esperientzia baliotsuak ekar ditzaketelako. Partaidetza sustatu behar da.
Halaber identifikatu behar dira langileen balioak, enpresarenak ere gardentasunez definituz. Oso garrantzitsua da lankideak diren pertsonen balioak ezagutzea, zeren langileen eta horien enpresako balioen artean alde amankomunak dauden neurrian, sustatu daitezke harremanen hobekuntza, asetasuna, motibazioa, produktibitatea, gatazken ekoizpena murriztuz.
Oinarrizkoa da mezuak egokitzea pertsona langileek aintzat hartu beharreko jarraibideekin. Izan ere, balioek helburu urratsak finkatzen dituzte, baina ez helburua bere horretan. Jarraitu beharreko ildoak markatzen dizkigute, eta funtsezkoa da urrats horietan balizko desbideratze egoeretarako atea zabalik uztea. Horrelako kasuetan, prozesuan lortutako ikaskuntzen arabera ezarritako noranzko preziatura itzultzea zilegi da.
Eta beti funtsezkoa da lana versus familia ikuspegia jarraitzea. Prebentzio kultura sustatzeko familia balioak aplikatu behar dira. Prebentzioa ez da ulertu behar lan-esparrua soilik eragin lezakeen zerbait bezala, aldiz familia-bizitzarekin lotu behar da. Zaindu egin behar gara gure mesedetan eta maite gaituzten mesedetan. Maite ditugunak prebentzio jarduera edo ekintza ezberdinetan inplikatzea lagungarria izango da enpresako langile guztien buruan mezua barne hartzeak duen garrantzia azpimarratzerakoan.