Prebentzioko ordezkariak. Bere funtzio, konpetentzia eta bermeak

Segurtasun-ikasgaiak
Prebentzioko ordezkariak. Bere funtzio, konpetentzia eta bermeak

Aurreko postetako batean jadanik komentatzen genuen bezala, LAPeko ordezkariek zeregin oso garrantzitsua bete ohi dute, haien bidez bideratzen baita plantilla osoaren informazioa, kontsulta eta partaidetza. Ordezkariak langileen artean hautatzen dira, langile guztien lege-ordezkaritza bete dezaten. Bere funtzio, konpetentzia eta bermeak zeintzuk diren jakin nahi? Jarraitu irakurtzen eta kontatuko dizkizugu.

Aurreko postetako batean jadanik komentatzen genuen bezala, LAPeko ordezkariek zeregin oso garrantzitsua bete ohi dute, haien bidez bideratzen baita plantilla osoaren informazioa, kontsulta eta partaidetza. Ordezkariak langileen artean hautatzen dira, langile guztien lege-ordezkaritza bete dezaten. Bere funtzio, konpetentzia eta bermeak zeintzuk diren jakin nahi? Jarraitu irakurtzen eta kontatuko dizkizugu.

LAPeko ordezkariek lan prebentzio arloan hainbat konpetentzia dituzte zeinen baitan dauden:

  • Enpresako zuzendaritzarekin kolaboratzea prebentzio jarduera hobetzearren.
  • Langileen lankidetza sustatu eta bultzatzea LAPeko araudia betetzerakoan.
  • Enpresak kontsultatu egiten die, langileen segurtasunean eta osasunean eraginak izan lezaketen erabakiak hartu eta betearazi aurretik. Adibidez kasu hauetan:
  1. Enpresako lanaren planifikazioa eta antolamendua eta teknologia berrien ezarpena, horiek pertsona langileen segurtasunerako eta osasunerako izan lezaketen ondorioekin lotutako egoera orotan.
  2. Osasuna babesteko jardueren antolamendu eta garapena eta enpresako arrisku profesionalen prebentzioa, LAPeko langile arduradunen esleipena edo kanpoko prebentzio zerbitzu baten erabilera barne.
  3. Larrialdiko neurriez arduratzen diren langileen esleipena.
  4. Informazio eta dokumentazio
  5. Prebentzio arloko prestakuntzaren proiektua eta antolamendua.
  • Lan arriskuen prebentzioko araudia betearazterakoan zaintza eta kontrol zereginak betetzea.

Bestalde, ordezkariak ahaldunduta daude:

  • Lan-ingurumeneko prebentzio izaerako ebaluaketetan teknikariak babesteko.
  • Lantegietara Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskariekin batera joateko LAPeko araudia betetzen dela ziurtatzeko.
  • Bere funtzioak betetzeko lan-baldintzen gaineko informazioa eta dokumentazioa ikusi ahal izateko, mugekin eta konfidentzialtasuna
  • Enpresaren aldetik pertsona langileen osasunean eragindako kalteen gainean, horiek ezagutzen diren unetik, informatuak izateko.
  • Enpresatik informazioak jasotzeko, enpresako babesaz nahiz prebentzioaz arduratzen diren pertsonen edo organoen aldetik edo langileen segurtasun eta osasun alorretako eskumeneko organismoetatik datozenak
  • Lantegietara bisitak egiteko plan-baldintzen egoera zaindu eta kontrolatzeko zeregina betetzeko.
  • Enpresatik prebentzio neurrien erabilera eskuratzeko hala nola segurtasun eta osasun arloetako babes neurriak hobetzeko.
  • Langileen ordezkaritza organoari, arrisku larri nahiz gertu baten aurrean, jarduerak eteteko akordioa proposatzeko.

Eta zeintzuk dira LAPeko ordezkarien bermeak? Langileen ordezkariak izateagatik, bermeak aitortzen zaizkie Langileen Estatutuko 68. artikuluan:

  • Espediente kontraesankorra irekitzeko akats larrien edota oso larrien araberako zigor haien kasuan.
  • Iraunkortasun lehenetsia izateko enpresan edo lantegian gainerako pertsona langileei dagokionez, arrazoi teknologiko edo ekonomikoekin lotutako etenaldi edo desagertze kasuetan.
  • Bere funtzioak betetzerakoan edo hurrengo urtearen barruan kaleratua/edo zigortua ez izateko, baliogabetzearen edo dimisioaren kasuan izan ezik, betiere kaleratzea edo zigorra langileak bere ordezkaritza betetzerakoan eginiko ekintzan oinarritzen denean. Eta ordezkaritza betetzearen ondorioz ezin izango da diskriminatua izan bere sustapen ekonomikoan edo profesionalean.
  • Bere ordezkaritzaren eremuarekin lotutako arloetan bere iritziak askatasunez eman ahal izateko, interes laboral edota sozialeko argitalpenak argitaratu eta banatu ahal izanik, enpresari jakitera emanez.
  • Bere ordezkaritza funtzioak betetzeko ordaindutako hileko orduen kreditu bat eskura izateko.

Buletinera harpidetu