Energia gehiago izaten lagundu zaitzakeen 10 gauza

Bizitza seguruak
Energia gehiago izaten lagundu zaitzakeen 10 gauza

Nahiz eta hau guztia utopia dirudi, hona hemen zure energia hobetzen ziur lagunduko dizuten hamar proposamen.

Denek ezagutzen dugu zera dion Lege Fisiko hori: materia ez da ez sortzen ez suntsitzen, eraldatu baizik. Horrenbestez, energia gehiago eduki nahi badugu, gure bizitzaren hainbat baldintza eta alderdi hartu beharko genituzke kontuan, daukagu energia modu positiboan eraldatu eta ezkutuan duen ahalmen osoa agerian utzi ahal izateko.

Gure bizitzaren energia gauza askoren menpe dago: gure osasuna, bizitzaren aurrean daukagun jarrera, gure gorputzaren egoera, gure buruaren sendotasuna, etab. Lortzen badugu alderdi guzti horiek bat egitea eta modu orekatuan bizitzea, bizitza osasuntsua eta egokia eramaten lortzen badugu,  automatikoki eraberrituta, indartuta eta bizitasun eta energiaz beterik sentituko gara.

Nahiz eta hau guztia utopia dirudi, hona hemen zure energia hobetzen ziur lagunduko dizuten hamar proposamen.

 

  • Kirola egitea. Praktikatu zure egoera fisikoari hobeto egokitzen zaion kirola (ibili, kirolaren bat, gimnasiora joan, luzaketak egin, flexioak, eskailerak oinez igo, korrika egin, bizikletaz ibili, dantza, etab.) eta modu erregularrean egin. Egunero izan badaiteke, hobe. Ez dira saio intentsiboak izan behar, egunean 15 edo 20 minutuz kirola egitearekin, nahiko. Kirola egiteak animo aldartea pizten, ongizatea sortzen eta biziago eta energetikoagoa sentiarazten zaituzten neurotransmisoreak aktibatzen ditu.
  • Elikadura egokia. Elikadura egokia eta ohitura osasungarriak zure egunerokotasunean barne hartuz gero, ongizatea ekarriko dizu eta zure osasuna eta bizitasuna guztiz mantentzen lagunduko dizu. Gakoa Gantz iturriak ondo aukeratzean eta omega3 motako gantz azido osasungarriak aukeratzean dago.
  • Behar den bezala atseden hartzea eta lo egitea. Atsedenerako ordutegiak mantentzeak eta lo egiteko orduak errespetatzeak zure gorputzari fisikoki indarberritzeko eta burmuinari antolatzeko aukera ematen diote, alegia; egunaren datuak prozesatzea, behar ez dena ezabatzea eta zuretzako garrantzitsua dena gordetzea. Beharrezko orduez lo egin ez ezik, behar bezala lo egitea ere oso garrantzitsua da.
  • Meditatzea eta arnasketa modu kontzientean erabiltzea. Ondo lo egitearen aurreko gaiaren ildo beretik, oso garrantzitsua da egunean zehar pilatutako estres maila. Antsietatea, estresa edo estutasuna sentitzen baduzu, arnasketa auto kontrolatzeko oso modu egokia da, praktika gutxi batekin, zure energia mentala egoera kritikoetan kolapsatzea saihestuko duzu. Une horietan, arnas hartu sakon eta pixkanaka; horrek lasaitzen eta kontrola berreskuratzen lagunduko dizu. Erlaxazio teknikek gauetan atsedena behar bezala hartzen ere lagundu zaitzakete. Bestalde, yoga edo mindfullness ere estresari aurre egiten lortzek lagungarria dira.
  • Barre gehiago egitea. Jarrera positiboa edukitzeak energia positiboa arinago jariatzeari laguntzen dio. Lortu dezakezu, irribarre maizago egiten, besteei laguntzen ahal duzun horretan eta esker onekoa izanez, beti baitaude bizitzak eskaintzen dizun alderdi onarengatik eskerrak emateko
  • Eguneroko gauzez gozatzea. Bizitza alaitasun txikiez josta dago, oso zoriontsu egin gaitzaketen eguneroko plazer txikiak. Haur baten irribarrean, egin berri den kafe baten usaina eta etxean egindako bizkotxo zati handi bat, ezusteko topaketa bat, “pintxo pote” arratsalde bat, etab. Izarrak bezalakoak dira, beti daude hor, edertasuna erakutsiz, hala ere, ez diegu egunero erreparatzen, ezta hor daudela gogoratu ere, baina eginez gero, askoz zoriontsuagoak izan gaitezke.
  • Jende positiboez inguratzea. Pertsonek bibrazio positiboak edo negatiboak igortzen dituzte. Bibrazio oneko jendearekin elkartzen bazara, zure burua energiaz beteko da eta bizitzan jarrera positiboa eta bizia mantenduko duzu. Eman denbora gehiago zure lagunekin eta maite duzun jendearekin, gozatu eta esperientzia zoragarriak partekatu.
  • Denbora gehiago eman zure zaletasunak praktikatzeko. Irakurtzea, zure talde gustukoena animatzea, lagunekin afaltzea, menditik ibiltzea, musika entzutea, dantza egitea, zinemara joatea, bidaiatzea.. Jarduera hauek guztiek zure adimena sendotzen dute, ezagutza berriak bereganatzeko aukera ematen dizu, esperientzia berriak bizitzea, gozatzea eta zure burmuina garatzen dute. Pilak kargatzen dizkizute eta zure aldartea nabarmen hobetzen
  • Eguzkia eta aire garbia aprobetxatzea. Atera kalera eta udaberriaz gozatu. Eguzkia energia iturri handia da. Bere onuren artean D bitamina dago. Horrek gure aldartea hobetzen eta gure barne energia propioa sustatzen du.
  • Egin benetan gustatzen zaizkizun gauzak. Howard Thurman Amerikako idazle eta filosofoak zera esan zuen: “Ez galdetu munduak zer behar duen; galdetu zeure buruari zerk egiten zaitu bizirik sentitzea. Eta ondoren atera eta egin. Munduak bizirik dagoen jendea behar duelako.” Beraz, eutsi goriari, etorkizuna ez da inoiz idazten.

 

Aholku hauek praktikan jartzen badituzu zure energia fisikoa eta mentala areagotuko dira. Eta denborarekin horrek ohitura osasungarriagoak sortuko ditu eta lanaldiari aurre egiteko jarrerari positiboki eragingo dio, arriskuei hobeto aurre eginez eta  segurtasuna hobetuz. Eta hortan datza ezta? Gogoratu Thurmanek esaten zuena: munduak behar du  bizirik dagoen jendea. Zentzu guztietan.

Buletinera harpidetu