Lurrunarekin garbiltzen al duzu? Abaintaila ugari baina baita kontuz ibiltzeko beharra ere

Bizitza seguruak
Lurrunarekin garbiltzen al duzu? Abaintaila ugari baina baita kontuz ibiltzeko beharra ere

Lurruneko garbiketa gero eta gehiago erabiltzen da etxeetan, oso erraza, merkea eta eraginkorra delako. Pixkanaka, gure gizartean nabarmenago bihurtu da, abaintaila anitz dituelako, esaterako: bizkorra da, erosoa, oso higienekoa eta ez du osasun arazorik eragiten, intoxikazioak edo alergiak bezalakoak.

Lurruneko garbiketa gero eta gehiago erabiltzen da etxeetan, oso erraza, merkea eta eraginkorra delako. Pixkanaka, gure gizartean nabarmenago bihurtu da, abaintaila anitz dituelako, esaterako: bizkorra da, erosoa, oso higienekoa eta ez du osasun arazorik eragiten, intoxikazioak edo alergiak bezalakoak.

Italian erabili zuten “vaporeta” lehenengo aldiz, 80eko harmakadan, eta geroztik mundu osoan zehar zabaldu zen gure herrialdera iritsi arte. Oso modu errazean eta eraginkorrean funtzionatzen du, alegia: uraren lurruna garbitzeko eta mikroorganismoak eta usainak kentzeko erabiltzen du. Horri esker, ez da ez detergenterik ez garbitzeko produktu eta bakterizida erasotzaileagoak erabili behar, ahalik eta gehien desinfektatu ahal izateko.

Osasunerako hainbat abantaila dakartza: sakonki garbitzen ditu azalera garbigarri guztiak  oso modu naturalean, ekologikoan eta jasangarrian eta, horrez gain, germenak, bakteriak eta birusak desagerrarazten ditu. Eta are gehiago: intoxikatzeko arriskuak kentzen ditu, ez duelako produktu kimikorik erabili behar, eta baita alergietarako arriskuak ere, ez baitu uzten alergiak eragin ditzakeen hondakinik.

Honako hauek dira alergiak dituztenentzat dakartzan bestelako onurak: akaraoak eta beste mikroorganismoak betirako kentzen ditu eta lurrunak hautsa atxikitzeko joera dauka, beraz, ez da alergenorik pilatzen etxeetan eta arnas-traktuaren zama murrizten da.

Ikusten dugunez, haren erabilerak familia osoaren osasuna zaintzen du eta alergiak dituztenen ongizatea hobetzen du, baina hainbat arrisku ere badauzka, eta hemen horiei buruz hitz egingo dugu prebenitu eta saihestu ahal izateko.

Alde batetik, ez bagara uraren lurrunak sortzen duen hezetasunarekin kontuz ibiltzen, onddoak ager daitezke. Lurrunak, hozterakoan, putzu txikiak sor ditzake, baina horiek ondo lehortu behar dira, onddorik ager ez dadin. Bereziki, ehunekin kontuz ibili behar gara, batez ere alfonbrekin.

Bestalde, gailuaren barnealdean sortzen den presioari eta tenperatura altuari arreta berezia jarri behar zaio. Presio lapiko baten antzera funtzionatzen du, presio handia hartzen duen lurrunarekin. Horregatik, garrantzitsua da lurrun garbigailuek segurtasun balbula bat izatea, gehiegizko presioak estanda egitea saihesteko, eta baita ere makina presioa behar bezala jaitsi baino lehen ireki ahal izatea eragozteko.

Galdara eta segurtasun balbula maiz errebisatzea komenigarria da, trabatuta edo eztalita ez dagoela egiaztatzeko. Eta kareak balbula blokeatzea eta trabatzea ekiditeko, egokia da urari deskaltzifikatzailea botatzea.

Horrez gain, lurruneko zurrustarekin kontuz ibili behar da, oso bero dagoenez, erredurak eragin baititzake, ez badira beharrezko neurriak hartzen. Ziurtatu behar da ez dagoela inor lurruneko zurrustaren ibilbidetik gertu. Zenbait garbigailuk segurtasuneko blokeo botoi bat du, ustekabean funtzionamenduan jartzea saihesteko.

Lurruneko garbigailuen galdarek edo ur tangek ere oso tenperatura altuak hartzen dituzte, beraz, material isolatzaileekin ondo estalita eta babestuta egon behar dira, hura ukitzerakoan bero handiegia igor ez dezaten.

Azkenik, lurruna ateratzen den osagarriaren punta ukitzea ekidin behar da, garbigailua itzali eta guztiz hoztu ez den arte. Segurtasunez erabiltzeko argibide hauek kontuan hartzen badituzu, lurruneko garbiketa oso segurua eta onuragaria izango da. Beti bezala, prebentzioa funtzeskoa da.

Buletinera harpidetu