Segurtasun-mozorroa janztea zaila izan daiteke, segurtasunez mozorrotzea ez. Nolakoa izan behar du mozorro seguru batek?

Bizitza seguruak
Segurtasun-mozorroa janztea zaila izan daiteke, segurtasunez mozorrotzea ez. Nolakoa izan behar du mozorro seguru batek?

Beharbada zalantza daukazu inauteri honetarako aukeratuko duzun mozorroaren gaiaz, baina inoiz baina errazago suertatuko zaizu mozorro seguru bat aukeratzea. Zergatik? Bada, behar dituzun jarraibide guztiak emango dizkizugulako, ahalik eta modurik seguruenean mozorrotu zaitezen. Nolakoa izan behar du mozorro seguru batek? Geuk esango dizugu!

Beharbada zalantza daukazu inauteri honetarako aukeratuko duzun mozorroaren gaiaz, baina inoiz baina errazago suertatuko zaizu mozorro seguru bat aukeratzea. Zergatik? Bada, behar dituzun jarraibide guztiak emango dizkizugulako, ahalik eta modurik seguruenean mozorrotu zaitezen. Nolakoa izan behar du mozorro seguru batek? Geuk esango dizugu!

Aurten inoiz baino gogo handiagoa dugu inauteriez gozatzeko, baina, hala ere, ez dugu funtsezko gai bat alboratu behar: segurtasuna. Arreta jarri behar dugu zenbait prebentzio-neurritan. Horiek betez gero, jaiaz era seguruan gozatzeko moduko mozorroak aukeratu ahal izango ditugu.

Mozorroek ez dute pertsonen segurtasuna arriskuan jarri behar, eta, beraz, zenbait baldintza bete behar dituzte. Salgai dauden produktu guztiek europar araudia bete beharra daukate, CE zigilua izatea barne; horrek bermatzen du mozorroak modu seguruan eginda daudela, eta material ez-arriskutsuak erabilita.

Material ez hain iraunkorrekin edo txatalekin fabrikatu izana ez da segurua ez izateko arrazoia. Hori dela-eta, Europar Batasunaren CE marka (European Conformance) eduki behar dute, baina adi begiratu behar zaio zuzena dela egiaztatzeko, oso erraza baita imitaziozko zigiluarekin nahastea.

Etiketek gaztelaniaz egon behar dute, eta produktuaren osaketa adierazi behar dute, baita garbitzeko eta kontserbatzeko gomendioak ere. Era berean, etiketak pieza txiki edo arriskutsurik dagoen ohartarazi behar du.

Erosi baino lehen, arretaz irakurri behar dira etiketak, egiaztatzeko fabrikazio-materialek suaren kontrako erresistentzia dutela, astiro erretzen direla eta sukoiak ez direla, eta ez dutela bat-batean su hartzen bero-iturri bat ukitzean.

Gainera, egiaztatu behar da mozorroak egokiak direla erabiliko dituenaren adinerako. Haurren kasuan, helduei dagokie mozorroek beharrezko segurtasun-baldintzak betetzen dituztela begiratzea.

Haurren mozorroek ez dute izan behar askatu daitekeen pieza txikirik (perlak, lentejuelak, bolatxoak…), irentsiz gero asfixia-arriskua dago eta.

Halaber, adi egon behar da lokarridun txanoak dituzten mozorroei eta lepoaren inguruan sokak dituztenei, itotzeko arriskua saihesteko. Ez dira inola ere erabili behar modu finkoan josita ez dauden eta aska daitezkeen sokak, uhalak edo bestelako elementuak dituzten haur-mozorroak.

Haur-mozorroak edo haren osagarrietako batek pilak baditu, irekitzeko nahitaez bihurkina edo beste tresnaren bat behar den gordeleku baten barruan babestuta egon behar dute, intoxikatzeko edo eztarria trabatzeko arriskua saihesteko.

Maskarei dagokienez, hobe da burua guztiz estaltzen ez dutenak erabiltzea, eta egiaztatu behar da arnasa hartzeko eta aireztatze egokia ahalbidetzeko behar adina zulo dutela.

Azkenik, maskararen ordez makillajea aukeratuz gero, haren osaketari eta iraungipen-datari begiratu behar zaie, azaleko erreakzio kaltegarriak eta alergiak prebenitzeko.

Gomendio hauek betetzen badituzu, mozorro seguru batez mozorrotu ahal izango zara, eta jaiaz eta inauteriez gozatu ahal izango duzu, sustorik gabe. Horiek Halloweenerako uztea hobe, eta txantxetakoak bakarrik.

Buletinera harpidetu