Stop laneko estresa! Opor-garaian lanetik deskonektatzeko gomendioak

Bizitza seguruak
Stop laneko estresa! Opor-garaian lanetik deskonektatzeko gomendioak

Laneko estresa gure gizartean hedatuz doan fenomeno bat da, gero eta ohikoagoa. Pertsona langile ugari dira laneko estresaren eraginez euren ongizate fisikoa eta psikologikoa kaltetzen dutenak. Horregatik, opor-garaian beharrezkoa da erlaxatzea eta estresatzen gaituzten laneko betebeharretatik deskonektatzea.

Laneko estresa gure gizartean hedatuz doan fenomeno bat da, gero eta ohikoagoa. Pertsona langile ugari dira laneko estresaren eraginez euren ongizate fisikoa eta psikologikoa kaltetzen dutenak. Horregatik, opor-garaian beharrezkoa da erlaxatzea eta estresatzen gaituzten laneko betebeharretatik deskonektatzea.

Baina alditan, egitea ez da dirudien bezain erraza izaten… Eguneroko errutina laneko arduren gainean kezkatzeko ohiturarekin uztartzeak, erlaxatzea eta gure aisialdi egunak lana alboratuz gozatzea eragotzi dakiguke. Beraz, hori lortzen laguntzeko hainbat aholku eman nahi dizkizugu.

Gomendio hauekin, zure oporraldian lana alboratuz, atsedena eta dibertimendua lehenestea lortu ahal izango duzu.

Lanetik deskonektatzea lortzeko gomendioak

1-Lana amaituta utzi oporrak hartu aurretik. Aproposena amaitu gabe dituzun zeregin guztiak bukatzea eta oporretara ardurarik eta kargarik gabe joatea da. Hori ezinezkoa izaten denean, eskuordetzen ikasi behar da, lana beste pertsona trebatu baten ardurapean jarriz.

2- Presazkoak ez diren gaiak alboratu eta oporren itzuleran berreskuratu. Abiarazi, antolatu edo hobetu beharreko hainbat zeregin badaude… hobe da oporren osteko itzulerarako uztea eta horiekin irailean hastea, pilak energiaz beteta eta burua lasaituta izatean.

3- Lanetik deskonektatu. Ez erabili laneko mugikorra, erabat baztertu ezazu. Enpresako posta ez begiratu eta lanarekin lotutako jakinarazpenak desaktibatu. Kontaktuan jarraitzen baduzu, ezinezkoa gertatuko zaizu deskonektatzea. Ez hitz egin lanari buruz, ez galdetu hartaz.

4-Teknologiarekiko desintoxikatu. Saia zaitez egun horietan teknologiaren erabilera saihesten. Dosifikatu mugikorraren, ordenagailuaren eta pantailen erabilera. Kontua da egunero biltzen gaituen errutina teknologikoari ihes egitea eta gure buruak berritu eta lasaitzen dituzten beste ekintza mota batzuekin gozatzea. Entretenimendu analogikoak eskuratu, esaterako liburu bat irakurri, kirola praktikatu, mahai-jokoetara jolastu, ibilaldiak egin, etab.

5-Errutina hautsi eta ordutegiak aldatu. Lanean dihardugun bitartean esklabo bihurtzen gara ordulari eta ordutegien mendean. Oporraldian ordutegiak lasaitzen ikastean, bat-batekotasuna izango dugu gidari. Zure denboraren jabe zara, hortaz, nahi duzun eran kudea dezakezu.

6- Saiatu deskantsatzen eta lo gehiago egiten. Laneko ohiko erritmoak goiz jaikitzea, presaka ibiltzea, burua kezkaz, obligazioz beteta izatea, etab. eskatu izaten digu. Opor-garaian aukera dugu, ordutegien presio ezari esker, bizitza lasaiago hartu eta atsedena hartzeko.

7- Elikadura osasuntsua zaindu. Oporretan gure elikadura deskuidatzeko joera dugu, edonola elikatzeko axolagabekerian eroriz. Baina ondo sentitzeko eta erlaxatzea lortzeko funtsezkoa da elikadura osasuntsua zaintzea eta gure organismoari behar dituen elikagai guztiak ematea.

8- Benetan gogoko duzuna egin. Egun hauetan zehar zure nahien arabera jokatu behar duzu. Benetan gogoko dituzun edo egiten hasteko irrikaz zauden gauzak egiteko unea da. Lehenetsi itzazu zure zaletasunak edo ausartu betidanik desiratu izan duzun baina egiteko erabakia hartu gabeko horrekin.

9- Zure denbora gogoko ingurunean partekatu. Oporraldian gure lagun, senide, atsegin dugun jendearekin berriro konektatzeko unea da, izan ere, lanean gauden bitartean ezin izaten dugu haiekin nahi genukeen adina denbora partekatu.

 

Espero dugu aholku sinple baina probetxugarri hauek opor hauetan deskonektatzeko eta pila gastatuak kargatzeko lagungarriak gertatuko zaizkizula. Goza ditzazula uda eta zure aisialdia!

Buletinera harpidetu