Atmosfera Leherkorrak. Prebentzioa eta babesa ATEX ingurunetan (II)

Segurtasun-ikasgaiak
Atmosfera Leherkorrak. Prebentzioa eta babesa ATEX ingurunetan (II)

Aurreko postean, atmosfera leherkorrak eragin lezaketen lan-eremuak hala nola enpresariak eztandak prebenitzeko dituen obligazioak eta ardurak izan ditugu hizpide. Gaurkoan, jokabide egokiaz eta eztanda arriskuak murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-neurriez eta balizko eztanda baten aurrean pertsona langileak babestearren barne hartu beharreko babes neurriez arituko gara.

Aurreko postean, atmosfera leherkorrak eragin lezaketen lan-eremuak hala nola enpresariak eztandak prebenitzeko dituen obligazioak eta ardurak izan ditugu hizpide. Gaurkoan, jokabide egokiaz eta eztanda arriskuak murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-neurriez eta balizko eztanda baten aurrean pertsona langileak babestearren barne hartu beharreko babes neurriez arituko gara.

Arestian komentatu dugun bezala, ugariak dira atmosfera leherkorrak eragiteko bidea ematen duten lan-eremuak; beraz, ATEX hori eratzeko arriskua ekiditeko prebentzio-neurrien sorta bat aplikatzea oinarrizkoa da. Horien artean, zehaztera goazen neurri teknikoen eta antolamendu-neurrien sorta bat erabili ahal da.

 

Prebentzio neurriak:

  • Materia sugarriak edo suharberak halakoak ez diren beste batzuengatik ordeztea.
  • Substantzia suharberen eta hauts sugarrien kontzentrazioa mugatzea.
  • Hautsaren granulometria hedatzea.
  • Eremua inerte bihurtzea.
  • Atmosfera leherkorrak su hartzea ekiditea, iturri sugarriak murriztuz: sugarren, azalera beroen, jatorri elektriko eta/edo mekaniko bat izaten duten txinparten nahiz deskarga elektrostatikoen, eta abarren ezabaketa.
  • Arriskuarekin egokitutako instalazioa diseinatu eta eraikitzea.
  • Elektrizitate estatikoa ekiditeko lur-harguneak
  • Ekipo elektrikoen kopuru ahalik eta txikiena instalatzea.
  • Ohiko ekipo elektrikoak egokitasunez dimentsionatzea, gainkargen aukerak murrizte aldera.
  • Gehiegizko intentsitateen aurkako babes egokiak instalatzea.
  • Material elektrikoa arretaz hautatzea, inguruneko tenperatura maximoak substantzien tenperatura sugarria gainditu ez dezan.
  • Instalazioa txukun, antolatuta baldintza onetan mantentzea. Hauts metaketak ekiditea.
  • Ekipo elektrikoen barruan hautsa sartzea ekiditea, IP babes-mailen erabilera eginez.
  • Aldizkako ikuskapenak egitea.
  • motako instalazioak egokitasunez aireztatzea. II. motako lekuen kasuan, aireztapena kaltegarria da (zeren hauts-geruzak altxa ditzake). Kasu horretan, hautsaren metaketa murrizteko, erauzketa lokalizatua aplikatu.

 

Antolamendu neurriak:

  • Lan-eremuaren seinaleztapena.
  • Jarduera enpresarialen koordinazioak.
  • Langileentzako prestakuntza eta informazioa.
  • Segurtasun-arauak eta prozedurak: suteak/eztandak prebenitzeko oinarrizko arauak.
  • Instalatutako ekipoen ikuskapena eta mantenua.
  • Idatzizko instrukzioak.
  • Lan-baimenak eztanda-arriskua duten jarduera haietarako.
  • Larrialdi-plana.
  • Eztanden aurka babesteko dokumentua (DPCE).Mota horrelako arriskuak kudeatzeko erremintarik onena. Hartutako prebentzio neurrien ebaluaketa eta planifikazioa barne hartzen ditu eta enpresak eginiko prebentzio jarduerak biltzen ditu.

 

Babes-neurriak:

  • Bete beharreko zereginekin nahiz dagozkion arriskuekin egokitzen diren segurtasun erremintak erabiltzea.
  • Dagozkion EPI-ak erabiltzea (estatikaren aurkako arropa eta oinetakoak).
  • Segurtasun-distantziak mantentzea.
  • Suteen aurkako babes-neurriak instalatzea: Ihinztagailuak, eztanda-ezabatzaileak, etab.
  • Presioa deskargatzeko gailuak (metano isurpenetarako, etab.), eztanden aurkako ekipo iraunkorrak instalatzea, etab.

 

Atmosfera leherkorren prebentzio egoki batek teknika konplexuen multzo bat barne hartzen du zeinen aplikazio egokia funtsezkoa den helmen handiko ondorioak ekar lezaketen egoerak ekiditeko.

 

Buletinera harpidetu