Garbiketa, lan gunetan hartu beharreko segurtasun neurri bat gehiago

Segurtasun-ikasgaiak
Garbiketa, lan gunetan hartu beharreko segurtasun neurri bat gehiago

Normalean lan gunetako garbiketari eta mantenuari kontu eta arreta berezia eskaini behar bazitzaion, gaur egun, pandemia agertu ondoren, modu seguruan lan egin ahal izateko baldintza nagusienetariko bat bihurtu da.

Normalean lan gunetako garbiketari eta mantenuari kontu eta arreta berezia eskaini behar bazitzaion, gaur egun, pandemia agertu ondoren, modu seguruan lan egin ahal izateko baldintza nagusienetariko bat bihurtu da.

Guneak garbi, antolatuta eta txukun mantentzea gure ongizaterako funtsezkoa izan da beti, erortzeko arriskuak saihestu ez ezik, estropezuak eta irristadak, bertan lan egiten dugunon produktibitate mailan zuzenean eragiten du ere, eta baita gure aldartean ere.

Horregatik, lehen garrantzitsua baldin bazen, orain funtsezkoa da eta lehen irizpide eta higiene neurri batzuk kontuan hartu behar baldin baziren, lan gunetako garbiketa lanak egiterakoan, parametro horiek nabarmen areagotu egin dira eta orain lan horiei arreta berezia eman behar zaie, modu seguruan egin ahal izateko.

Xaboia edo detergentea duten produktuekin garbituz gero, azaleretan germenak murriztu egiten dira,  kutsatzaileak murrizten dituelako eta azalerekin kontaktuan egoteagatik infekzioa sortzeko arriskua murrizten duelako. Baina oraingo honetan, garbitzeaz gain, desinfektatu behar da eta azaleratan instalatu izan daitezkeen birusak desagerrarazteko, desinfekzio sakonagoa egin behar da, garbitzeaz gain desinfektatzen duten produktuekin.

Horrez gain, partekatutako guneak maizago garbitu eta desinfektatu behar dira, batez ere, jende asko igarotzen den lekuak badira edo infekzioa sortzeko arriskua areagotzen duten hainbat baldintza ematen badira, azalerekin kontaktuan egoteagatik.

Komenigarria da, aldez aurretik, zein azalera edo zonalde garbitu behar den maizago edo sakonago zehaztea, azalera mota eta azalera hori ukitzen den maiztasuna kontuan hartuta, eta baita hura ukitzen duen jende kopurua ere. Oro har, hainbat eta jende gehiagok azalera bat ukitu, arriskua gero eta handiagoa izango da. Horregatik, maiz ukitzen diren azaleren garbiketari lehentasuna eman behar zaio eta maizago desinfektatu eta garbitu behar dira.

Garbiketa lan hauetaz arduratuko direnek norberaren babes ekipo (NBE) egokia eraman eta garbiketa eta desinfekzio produktu egokiak erabilgarri izan behar dituzte. Ziurtatu behar da garbiketa langileak garbiketa eta desinfektatze produktuak egoki erabiltzeko gai direla, eta arrisku guztiak eta horiek ekiditeko prebentzio neurriak ezagutzen dituztela.

Horretaz gain, produktuaren etiketako jarraibideak irakurri behar dira, produktua kontuz erabiltzeko zein neurri aplikatu behar diren zehazteko. Esate baterako, desinfektatzeko produktuaren etiketan ez bada adierazten garbiketa zein desinfekzio lanetarako erabili daitekeela, zikin dauden azalerak aurretik garbitu beharko dira, xaboiaz edo detergentez, desinfektatzeko produktu hau aplikatu baino lehen.

Horregatik garrantzitsua da etiketan agertzen diren jarraibideei beti kasu egitea, non gomendatutako produktu kopurua ere zehaztuko den, modu seguruan eta eraginkortasunez erabiltzen dela bermatzeko. Horrez gain, garbiketa eta/edo desinfektatze produktuen etiketak zehatz-mehatz jarraitu beharreko segurtasun informazioa eta erabiltzeko jarraibideak ere barne hartu beharko du.

Ez dira produktuak ontzi batetik bestera aldatu edo nahastu behar, erreakzio kimikoak sortu eta arriskutsuak izan daitezkeelako. Desinfektatze lanak eskularruekin egin behar dira eta , eskularruak kendu ondoren, eskuak berehala garbitu behar dira, ur eta xaboiarekin, egon daitezkeen birusak kentzeko beharrezko denboraz.

Lan establezimenduak zuzen garbitzeko eta behar bezalako higienea bermatzeko, zonalde bakoitzerako produktu zehatzak erabili behar dira, bai altzariak, sukaldea, edo komunak, betiere elikagaiak manipulatzen diren lekuekin kontu handiz ibiliz, intoxikazio arazoak ekiditeko.

Covid garai hauetan,  oraindik ere garbiketari lehentasun handiagoa eman behar zaio, enpresek zuzen funtzionatzeko funtsezkoa delako eta are garrantzitsuago; gune horietan lan egiten duen giza talde osoko osasuna bermatzeko.

Buletinera harpidetu