Kargak altxatzeko ekipoak. Karga aske erortzeko aukera minimizatzeko metodoak eta neurriak

Segurtasun-ikasgaiak
Kargak altxatzeko ekipoak. Karga aske erortzeko aukera minimizatzeko metodoak eta neurriak

Batzuetan, nahi ez denean, karga modu askean eror daiteke altxatuta dagoen bitartean, eta hutsera jausi daiteke inolako kontrolik gabe,  karga altxatzerakoan zuzenean esku hartzen duten elementuak hausteagatik edo akatsen bat izateagatik, aginte-sistemaren akatsarengatik edo giza akats batengatik edota energiaren elikadurak huts egiteagatik.

18Batzuetan, nahi ez denean, karga modu askean eror daiteke altxatuta dagoen bitartean, eta hutsera jausi daiteke inolako kontrolik gabe,  karga altxatzerakoan zuzenean esku hartzen duten elementuak hausteagatik edo akatsen bat izateagatik, aginte-sistemaren akatsarengatik edo giza akats batengatik edota energiaren elikadurak huts egiteagatik.

Egia da kargak altxatzeko eragiketa guztiek karga hori erortzeko arriskua dutela, baina egia da, baita ere, ahal den neurrian arriskuak saihestu behar direla. Hori dela-eta, metodo eta neurri ezberdinak aplikatu behar dira, karga modu askean erortzeko aukera minimizatzeko.

Jarraian, karga modu askean erortzeko aukera gutxitzeko jasotze-ekipoetan aplikatu beharreko zenbait neurri zehaztuko ditugu:

  • Energia-elikaduraren akats oso edo partzial batek kargari eusteko edo balaztatzeko funtzioa baliogabetzea saihesteko gailuak instalatzea.
  • Babesteko gailuak eta eusteko mekanismoak jartzea; hala nola, jausgailuak karga-jasogailuetan edo erorketaren aurkako gailuak esekitako aldamioetan.
  • Mantenu-eragiketetan karga edo kargaren zati bat erortzea saihesteko bitarteko egokiak jartzea; adibidez, itxitura aproposak kargak altxatzeko plataformetan.
  • Ekipoaren zenbait elementu kritiko bikoiztea; hots, kableak/kateak, altxatze-ibilbidearen amaierako detektagailuak, mugimenduak ordenatzen dituzten edo kargen posizioa mantentzen duten balbulak edo kontaktuak, balaztatze-sistemak…
  • Sistema hidraulikoetan behar bezala instalatutako atzera ezineko balbula pilotatuak edo balbula jausgailuak erabiltzea, ponparen presioa galtzen bada edo hodia hausten bada automatikoki blokeatzeko eta fluidoa galtzea eragozteko.
  • Karga altxatzerakoan esku hartzen duten elementuetan segurtasun-koefiziente altuak aplikatzea; hots, karga-jasogailu batean kablea biltzeko danborraren ardatza, garabi baten kablea edo kakoa, hoditeria hidraulikoak…

Oro har, erabilera-koefizienteak edo segurtasun-koefizienteak ere deitzen direnak honako hauek dira:

  • Kable-eslingak: 5.
  • Kate-eslingak: 4.
  • Ehun-eslingak: gutxienez 7.
  • Eslinga batekin erabiltzen diren elementu metalikoak:
  • Altxatzeko beste osagarri batzuk: 1,5.

Altxatzeko osagarriek, eslingak eta haien osagaiak barne, egin beharreko eragiketarako egokiak izateaz gain, erabili bitartean egingo zaizkien ahaleginei aurre egiteko gai izan behar dute, aurreikusitako haien bizi-iraupen osoan zehar eta kontuan hartuta erabiltzeko aurreikusitako baldintzak eta nekearen, higaduraren eta zahartzearen fenomenoak.

Buletinera harpidetu