LAPeko zein gaien gainean informatu behar die enpresak ordezkariei eta zeintzuk kontsultatu behar ditu plantillarekin?

Segurtasun-ikasgaiak
LAPeko zein gaien gainean informatu behar die enpresak ordezkariei eta zeintzuk kontsultatu behar ditu plantillarekin?

Alditan zalantzak edo gatazkak sortzen dira enpresak LAPeko ordezkariei eman behar dien informazioari dagokionez. Baita plantillako kideekin edo enpresako langileekin kontsultatu behar diren gaien gainean ere. Zalantza hauek argitze aldera, gaurkoan gai biak modu erraz eta zuzen batean azaldu nahi ditugu.

Alditan zalantzak edo gatazkak sortzen dira enpresak LAPeko ordezkariei eman behar dien informazioari dagokionez. Baita plantillako kideekin edo enpresako langileekin kontsultatu behar diren gaien gainean ere. Zalantza hauek argitze aldera, gaurkoan gai biak modu erraz eta zuzen batean azaldu nahi ditugu.

LAPeko ordezkariak, langile guztien lege-ordezkaritza betetzeaz haratago, plantilla osoaren LAPeko informazioa, kontsulta eta partaidetza bideratzeko arduradunak dira. Baina funtzio hauek bete ahal izateko, lehenik eta behin enpresaren aldetik informatuta egon behar dira.

 

Zein gairi buruz informatu behar dira?

Enpresek LAPeko ordezkariak informatu behar dituzte honako alderdi orori buruz:

– Pertsona langile guztien segurtasunerako eta osasunerako laneko arriskuak.

– Laneko segurtasunerako eta osasunerako arriskuen ebaluaketa.

– Arrisku horiek gainditzeko aplikatu behar diren babes eta prebentzio neurriak.

– Babes eta prebentzio neurri horiei buruz edo babes materialari buruz egiten diren prebentzio jarduera guztiak. Eta prebentzio jarduera horien planifikazioaren gainekoak.

Lehen sorospen, sute eta huste arloetan hartutako larrialdi neurriak.

– Enpresako edo organismoko laneko arriskuen Prebentzio Plana.

Lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen erlazioa.

Aldi baterako laneko enpresetatik datozen pertsona langileen adskripzioa.

Lanen edo zerbitzuen prestazio kontratuak enpresa kontratistekin edo azpi-kontratistekin.

– –Pertsona langileen osasun egoeraren kontrolak datu konfidentzialik eman gabe.

 

Eta zeintzuk dira langileekin kontsultatu beharreko gaiak?

Enpresak bere plantillako langileekin kontsultatu beharko du pertsona langileen segurtasuna eta osasuna nabarmenki eragin lezakeen jarduera oro. Honako alderdiak barne hartuz:

  • Enpresako osasuna babestu eta laneko arriskuak prebenitzeko jardueren antolaketa eta ondorengo garapena.
  • Osasuna babesteko eta LAPeko jarduera horiez arduratzen diren pertsona langileen esleipena. Edo kanpoko prebentzio zerbitzu baten kontratazioa.
  • Enpresako lanaren planifikazioa eta antolaketa, baita teknologia berrien ezarpena Langileen segurtasunerako eta osasunerako hauek izan lezaketen ondorioekin lotura duten alderdietan. Kasu, taldeen hautaketa, lan-baldintzen ezarpen hala nola egokitzapena eta ingurumen faktoreek lanean duten inpaktua.
  • Proiektua eta prestakuntzaren antolaketa prebentzio arloan.
  • Larrialdiko neurriez arduratuko diren pertsona langileen esleipena.
  • Informazio eta dokumentazio prozedurak

 

Enpresak alderdi hauek plantillarekin eta LAPeko ordezkariekin kontsultatu behar ditu, edo horiek egon ezean, pertsona langileek jarraian txosten bat prestatu behar dute, hamabost eguneko epean edo ezinbesteko epe minimoan, berehalako arriskuak prebenitzeko neurriak hartu behar izaten direnean.

Epe hori iragaitean txosten hori bidali ezean, enpresak bere erabaki propioa gauzatu lezake.

Buletinera harpidetu