Zure etxean konponketaren bat egin behar baduzu, aurretik irakurri prebentzio-neurri hauek

Bizitza seguruak
Zure etxean konponketaren bat egin behar baduzu, aurretik irakurri prebentzio-neurri hauek

Gure etxea egoera onean izatea lortzeko, beharrezkoa da zenbait mantentze-lan egitea; hori dela-eta, lehenago edo beranduago, konponketaren edo birmoldaketaren bat egin beharreko une beldurgarria iristen da. Baina horretarako beharrezkoa al da profesional bati deitzea? Edo guk geuk egin dezakegu?  Hori egitera animatzen diren pertsonetakoa bazara, zenbait prebentzio-aholku eman nahi dizkizugu, etxeko istripurik ez izaten laguntzeko.

Gure etxea egoera onean izatea lortzeko, beharrezkoa da zenbait mantentze-lan egitea; hori dela-eta, lehenago edo beranduago, konponketaren edo birmoldaketaren bat egin beharreko une beldurgarria iristen da. Baina horretarako beharrezkoa al da profesional bati deitzea? Edo guk geuk egin dezakegu?  Hori egitera animatzen diren pertsonetakoa bazara, zenbait prebentzio-aholku eman nahi dizkizugu, etxeko istripurik ez izaten laguntzeko.

Ongi moldatzen zara, eta erreforma edo konponketa hori egitea erabaki duzu. Primeran! Baina kontuan izan behar duzu trebetasunaz, ezagutzaz eta hori burutzeko beharrezko materialez eta erremintez gain, beste faktore bat ere oso kontuan hartu behar duzula: segurtasuna.

Gogoan izan behar duzu gure etxean istripu txikiak gertatzen direla eguneroko egoeretan; beraz, erreformen edo konponketen kasuan, are kontu handiagoz ibili behar dugu. Hori dela-eta, aholku orokor batzuk emango dizkizugu, prebentzio-neurriak areagotzen lagun diezazuten. Hona hemen!

1-Lan bakoitzerako tresna egokiak hautatu beti. Egiaztatu erabiltzeko baldintza onetan daudela. Erremintak aldian-aldian ikuskatu behar dira egoera onean mantentzeko.

2- Ez utzi materialak edo erremintak inguruan botata edo zirkulazio-eremuaren erdian. Ordenatuta eta txukun izan behar duzu dena estropezurik ez egiteko edo horietako baten kontra ez joateko. Eduki beti lurzoruak garbi. Substantzia irristakorren bat erabiltzen baduzu, hots, pinturak edo olioak, erori edo tantaka ari daitezkeenak, garbitu berehala hondakinak.

3- Erabili arropa egokia eta estali gorputz osoa. Erabili arropa erosoa, baina ez dadila zabalegia izan, erremintekin edo objekturen batekin ez lotzeko.

4- Egin beharreko konponketa-motaren arabera, baliteke eskuak, azala, begiak, belarriak, ahoa eta/edo sudur-zuloak babestu behar izatea. Arriskuak identifikatzeaz gain, beharrezko babesak aplikatu behar dituzu aurrean dituzun arrisku horien arabera.

Segurtasun-betaurrekoek hautsaren, zikinkeriaren edo begietara jauzi dezakeen edozein material-zatiren kontra babesten zaituzte. Belarrietarako tapoiak ezinbestekoak dira zarata oso handia aterako duten tresnak erabili behar badituzu. Maskarak jantzita hautsetik, zikinkeriatik eta lurrun toxikoetatik babestuko zara. Eskularruek zure eskuak babestuko dituzte ebakirik, zauririk, ziztadarik ez izateko.

5- Pinturak, bernizak, disolbatzaileak edo lakak erabili behar badituzu, ez nahastu inoiz produktuak, lurrun toxikoak direla-eta intoxikazio-arriskua saihesteko.

6- Erabili arretaz erremintak, batez ere aho ebakitzaileak badituzte edo arrisku mekanikoa eragiten badute.

7- Zaindu arretaz zure eskuen eta hatzen posizioa lanak egin aurretik, harrapatzeko, ebakitzeko, anputatzeko edo ubeldurak izateko arriskuak saihestearren.

8- Tresna elektriko bat edo etxetresna elektriko bat konpondu aurretik, txikia bada ere, desentxufatu beti sare elektrikotik.

9- Desmuntatu torlojuekin edo bestelako euskarri desmuntagarriekin lotuta dauden aparatu elektrikoen zatiak, baina inoiz ez errematxeen edo soldaduren bidez lotuta dauden zatiak.

10- Hautsita dagoen piezaren bat ordezkatu behar baduzu, beharrezkoa da aparatu horrentzat fabrikatua izan den pieza berria jartzea edo fabrikatzailearen edo banatzailearen jarraibideen arabera bateragarria dena. Uneoro jarraitu behar dira adituek edo profesionalek emandako jarraibideak.

11- Ez erabili egoera txarrean aurkitzen den eskailerarik edo bestelako objektu desegokirik eta nahi den altuera iristeko oso seguruak ez direnak.

12- Ez jarri inoiz zure pisua erresistentzia gutxiko elementuen gainean, elementu horiek amore eman, erori edo hautsi badaitezke.

13- Saihestu gehiegizko esfortzuak eta ez jaso 25 kilotik gorako zama astunik, eta ez behartu zure gorputzaren posizioak jarrera txarrak jarrita.

14- Gasaren hoditik gertu konponketaren bat egin behar baduzu, komenigarria da aurretik hornidura ixtea arriskurik ez izateko. Ez hurbildu inoiz sopleterik edo txinpartak eragin ditzaketen bestelako tresnarik.

15- Konponketa hasi eta hori burutzeko gai ez bazara, onartu ezazu eta uko egin. Hobe da arazoa modu eraginkorrean eta seguruan konponduko duen profesional bati deitzea, konponketa baldintza txarretan utzi eta zure etxeko eta zure familiaren segurtasuna arriskuan jartzea baino.

Buletinera harpidetu