Etxeko 5 istripu eta horien aurrean nola jokatu jakiteko 5 jokabide

Bizitza seguruak
Etxeko 5 istripu eta horien aurrean nola jokatu jakiteko 5 jokabide

Denok seguru sentitzen gara gure etxera iristen garenean, eta badirudi kanpoko arriskuek ezin gaituztela barruan harrapatu. Jakina, etxean gaudela arrisku asko ezabatzen ditugu, baina, gure etxean ere badaude arriskuak, eta, horregatik, istripuak gerta daitezke. Modu horretan, zenbait jarraibide eman nahi dizkizugu etxeko 5 istripu ohikoenen aurrean nola jokatu jakin dezazun.

Denok seguru sentitzen gara gure etxera iristen garenean, eta badirudi kanpoko arriskuek ezin gaituztela barruan harrapatu. Jakina, etxean gaudela arrisku asko ezabatzen ditugu, baina, gure etxean ere badaude arriskuak, eta, horregatik, istripuak gerta daitezke. Modu horretan, zenbait jarraibide eman nahi dizkizugu etxeko 5 istripu ohikoenen aurrean nola jokatu jakin dezazun.

Sinestea zaila bada ere, etxeko istripuak dira heriotza-kausa nagusietako bat Europako herrialdeetan, eta gaixotasun kardiobaskularrak edo minbizia bezalako gaixotasun hain larrietatik oso gertu daude. Etxeko istripuak izateko joera handiena etxeko ahulenek dute; hots, haurrek eta adinekoek.

Beti bezala, prebentzioa aplikatu behar dugu arriskuak saihesteko edo gutxiagotzeko, baina, hala ere, batzuetan, etxeko istripuak gertatu egiten dira, eta, ondorioz, zure etxean ohikoetako bat geratzen bada nola jokatu behar duzun azaldu nahi dizugu.

 

Etxeko istripu ohikoenak

 

1- Erredurak

Etxean janaria prestatzeaz arduratzen diren pertsonek izaten duten istripu ohikoenetako bat da; adibidez, tenperatura altuan dagoen lapiko edo ontzi bati eskularrurik gabe heltzean, eskuak babestu gabe izanik labearen zatiren bat ukitzean, olio beroa saltatzean, edo ur irakinak zipriztinak botatzean. Dena den, bestelako jarduerak egiterakoan ere gerta daitezke; hala nola, arroparen edo ilearen plantxa, lehorgailu beroa, piztuta dagoen berogailu bat eta abar ukitzean.

Nola jokatu erredurak gertatzen direnean?

  • Kaltetutako zatia berehala ur hotzetan sartu gutxienez hamar minutuz, erredurak epidermisaren geruzak sakontzen jarrai ez dezan.
  • Erredura benda esteril eta lehor batekin estali edo apositu garbi batekin, igurtzietatik edo presioetatik babesteko.
  • Lasaigarriren bat hartu mina eta hantura
  • Handik ordu batzuetara, erreduretarako pomadaren bat eman.
  • Erredura lehen gradukoa baino handiagoa bada, medikuari hitzordua eskatu, krema antibiotikoren bat ematea komenigarria izan daitekeelako.
  • Erredura larria bada, larrialdi-zerbitzuetara deitu.
  • Arropak su hartuz gero, pertsona bereizi material sutsu eta beroetatik. Arropa lodiarekin, manta edo alfonbra batekin bildu sugarrak itzaltzeko.
  • Larruazalera erantsitako arropa ez kendu.

 

2- Ebakiak eta zauriak

Labanak, guraizeak edo bestelako objektu zorrotz batzuk erabiltzean, kontu handiz ibili behar da, erraza baita, modu seguruan eta kontuz erabili ezean, ebakiak edo zauriak egitea. Batez ere haurrek era horretako tresnak eskuratzea saihestu behar da. Kontuz, baita ere, pitzatutako edo azala harrotutako edalontzi, katilu edo platerekin.

Nola jokatu ebakia eginez gero?

  • Garbitu ebakia gutxienez 5 minutuz ur korrontearekin eta, ondoren, garbitu xaboiarekin.
  • Zauria desinfektatu eta estali bendaje garbiarekin, infekziorik ez gertatzeko.
  • Odoljarioa izanez gero, zauria estali gasa edo trapu batekin eta sakatu gogor.
  • Odoljarioa eteten ez bada, egin torniketea eta deitu larrialdietara.
  • Zauriaren barruan objekturen bat sartuta badago, ez kendu eta larrialdietara joan.

 

3- Kolpeak eta erorikoak

Gaizki jarrita dagoen objektu bat, altxatutako edo zimurtutako alfonbra bat, zoru irristakor bat, pasa behar dugun zonetan dauden kableak, jostailuak edo lurrean botata dauden gauzak medio, estropezu egin, oreka galdu eta eror gaitezke. Halaber, erorketak eta kolpeak eragin ditzakete ilunpetan ibiltzeak, argiztapen txarra duten eskaileretan ibiltzeak, bainuontzian edo dutxan irristatzeak, gora igotzeak edo objektu desegokiak erabiltzeak beste batzuk hartzeko, presaka ibiltzeak, armairuak edo tiraderak ez ixteak, eta abar, eta horiek hematomak, luxazioa, hausturak, konortea galtzea, lesio kraneoenzefalikoak… bezalako ondorioak ekar ditzakete.

Nola jokatu erorikoak edo kolpeak gertatuz gero?

  • Izotza erabili mina arintzeko eta hantura murrizteko.
  • Analgesikoren bat hartu edo hanturaren aurkako pomadaren bat eman.
  • Bihurritu, luxatu edo hautsiz gero, istripua izan duenak ez dezala zati hori mugitu eta larrialdietara eraman edo larrialdi-zerbitzuetara deitu.
  • Konortea galtzen badu, larrialdi-zerbitzuetara deitu eta emandako jarraibideak jarraitu.

 

4- Intoxikazioak

Etxean egoera txarrean dagoen elikagairen bat kontsumitzeagatik gertatutako elikadura-intoxikazioez gain, bestelako intoxikazio edo pozoitze batzuk gerta daitezke, jarraibide segururik gabeko sendagaiak hartzeagatik, garbiketa-produktuak hartzeagatik, behar ez bezala konbinatzetik sor daitezkeen lurrun toxikoak arnasteagatik, edari alkoholdun gehiegi hartzeagatik, berogailuen edo tximinien errekuntza txarrarengatik, gas-ihes batengatik eta abar.

Nola jokatu intoxikazioa gertatuz gero?

  • Irentsitako substantzia identifikatu edo istripua izan duena giro kaltegarritik atera.
  • Begietarako edo azalerako toxikoa bada, ur korrontearekin garbitu 15 edo 20 minutuz.
  • Larrialdietara edo Toxikologiako Zerbitzu Nazionalera deitu: 915 620 420.
  • Sendagaiak edo intsektizidak hartu badira, aurretik ur ugari edan eta oka eginarazi.
  • Pertsonak botaka egiten badu konorterik gabe dagoen bitartean, arnasbideak garbitu.
  • Pertsonak ondo dagoela ematen badu ere, galdetu medikuari.

 

5- Eztarrian geratzea

Beste istripu ohikoenetakoa eta ondorio tragikoenetakoa da. Gaizki murtxikatutako elikagaiak irenstea, batez ere haragia, urdaiazpikoa, olibak, txipiroiak, frutak, gozokiak… badira, eztarrian trabatzeko arrazoi ohikoenetako bat da. Haurren kasuan, gainera, arreta berezia jarri behar zaie irentsi edo sudurretik sar daitezkeen pieza edo objektu txikiei.

Nola jokatu zerbait eztarrian geratuz gero?

  • Elikagai batek eragindako trabatze arina bada, eztula eginarazi pertsonari, zenbat eta indartsuago, orduan eta hobeto.
  • Trabatze hori larria bada, Heimlich maniobra egin. Istripua izan duena atzetik besarkatu, eskuak gerriaren gainetik elkarri lotuta, eskuak ukabil moduan jarri eta estutu gorantz indarrez bost aldiz jarraian, urdailaren ahoan mugimendu labur eta azkarrek eginez. Geratu eta errepikatu.
  • Haurtxoa bada, besoetan hartu ahuspez gure besaurrean edo izterrean jarrita, eta bost zaplada azkar eman bizkarrean, ez gogorregiak. Haren buruak eta lepoak gorputza baino baxuago egon behar dute.
  • Ez egin abdomeneko konpresiorik urtebete baino gutxiago dutenei.

 

Buletinera harpidetu